Azkoitiko azken zalduntxoa
Juan Ignacio Uria (Azkoitia, 1930-2015), Azkoitiko lehen alkate demokratikoa eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendaria. Frankismo ostean, gurean loratu zen "alkate-mugimenduaren" partaide, eta, errege-senatari izan zen aldetik, Gernikako Autonomia Estatutuaren bultzagileetakoa.
Kultura handikoa, eruditoa, errenazentista jatorra, historiazalea, biblioteka-sagua, irakurle amorratua, liberala, abertzale atipikoa, solaskide oparoa, lagun ona eta gizakume hobea.
Jaioko dira berriak, baina, nekez gero, Uriaren parekoak.
Juan Ignacio Uria, Gorka Knörr abeslariarekin, Azkoitiko Insausti jauregiaren atarian, 1974ko abenduaren 27an.