Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Auto elektrikoak Energia eta Automozioa elkartarazi

Auto elektrikoak Energia eta Automozioa elkartarazi

Amatiño 2010/02/09 00:53
Euskal Automozio eta Energia Klusterrek auto elektrikoaren ekoizpena eta argindar-horniketaren zerbitzu-sarea sustatuko dituen lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Julian Hernando eta Josu Jon Imaz presidenteen eskutik.

Besteak beste, helburua bikoitza da: batetik, auto elektrikoa gizarteratzeko egitasmoak elkarrekin indarrean jarri eta, bestetik, merkatu berriak eragingo duen eskabideari elkar-lanean erantzun.

Izan ere, orain arte zein bere aldetik aritu izan diren bi sektoreok norabide beretsuan abiatu beharko dute aurrerantzean, etorri datorren mugikortasun-eredu berria tarteko, alegia: energia-azpiegituren erronkak, kontsumitzaileen jokamolde berriak, autoen motore-aldaketak eta Administrazio Publikoaren egitasmoak.  

Sinadura bedeinkatu dute Patxi Lopez lehendakariak, Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroak, eta Migel Sebastián Industria Ministroak.

Euskal Automozio Klusterrak eta Energia Klusterrak 390 inguru enpresa biltzen dituzte elkarrekin eta, oro har, 51.000 milioi euro fakturatu.

Blogak

Migel Sebastián, Julián Hernando, Patxi Lopez, Cristina Garmendia eta  Josu Jon Imaz

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: