Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Atzeratuak

Atzeratuak

Amatiño 2015/09/02 18:35
Gizarteak ahalik eta elkartasunik handiena zor die nolabaiteko adimen-urritasun edo elbarritasunen bat duten atzeratuei, baina auskalo elkartasunik zor ote zaien arrazoi eta interes politiko hutsegatik “atzeratuak” izaten jarraitu nahi dutenei.

Bernardo Atxagak idatzi zuen 2004 urtean: «Cuando una persona mata a su vecino, aparece el mal absoluto. Y luego vienen los daños, las consecuencias, las heridas que tardan tanto en cicatrizar. Yo creo que dentro de 20 años todos, excepto algún rezagado, pensaremos que nunca tenía que haber existido violencia en el País Vasco, pero aún cargaremos con eso en nuestra conciencia».

Geroztik hamar urte luze joan dira eta bada, oraindik, “atzeraturik” franko. Atxagak iragarri bezala, beste hamar urte barru ere geratuko al da, gurean, atzeraturen bat?

Zazpi urte geroago (2011) ETAk armak uztea erabaki zuen eta ezker abertzaleak, berriz, armak tresna politikotzat onartzeari laga. Baina batzuon eta besteon jarrera-aldaketa ez zen nonbait gertatu errotik gaizki iruditzen zitzaielako, euren estrategia berriari komeni ez zitzaiolako baino. Eta, urteak joan eta urteak etorri, oraindik ere badira, giro horretan, burruka armatuaren zama hura euren bizkarrean hartu nahi ez duten “atzeratuak”.

Gizarte osoak ahalik eta elkartasunik handiena zor die nahi gabeko adimen-urritasun edo elbarritasunen bat duten atzeratuei, baina ez dakit ba nik elkartasunik zor ote zaien arrazoi eta interes politiko hutsengatik --nahi dutelako alegia--, “atzeratuak” izaten jarraitu nahi dutenei.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: