Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Athletic, bihotz bero, burumakur

Athletic, bihotz bero, burumakur

Amatiño 2015/05/31 21:05
Ez dakit nik Athletic-zaleek merezi bezainbateko futbol-talderik ote duten baina, nago, eskaini ohi duen jokoa baino zalego hobea duela Athletic-ek berak. Zer dela-eta lortzen du euskal talde zuri-gorriak horren lehialtasun handia hain emaitza urriez?

Atzoko ikuskizuna Bartzelonako Camp Nou-n, inon nabarmentzekotan, jarlekuetan nabarmendu zen, eta ez berdegunean zehar, Athletic-en aldetik behintzat.

Berrogeita hamar mila lagunetik gora izan omen ziren Bartzelonan bildutako Athletic-zaleak. San Mames guztia beste edo gehiago. Zalantzarik ez gero denek nahi zutela Athletic-ek irabazi zezan, baina esango nuke esan, inork gutxik uste zezakeela Athletic-ek Barçak baino aukera gehiago zuenik irabazteko. Eta, hala ere...

Zerk mugiarazten ditu bihotz bero 50.000 lagun,1.200 kilometrotan barrena, hamarretik bederatzitan galdu egingo den partida ikusteko? Zerk darama horren giza-talde handia asteburu soilean 15 edo 20 milioi euro xahutzera, etxera burumakur itzultzeko?

Zer ematen die Athletic-ek bere zaleei, beste ezein taldek bere jarraitzaileei ematen ez diena?

Tribuna Camp Nou

 Camp Nou estadioan nagusi izan ziren atzo jarraitzaile zuri-gorriak

Eskerrak

Amaieran ematen zuen Athletic-ek irabazi zuela. Argazkian, jokalariak txaloka, esker onez.

 . Lehoia

Partidan zehar zaleen artean whatsappatu zen irudia. Lotsa? Ez ikusi?

jaime
jaime dio:
2015/06/01 15:03
Izan ere, hainbeste gogoberotasun edo entusiasmo izango balitz Euskal Herriko biztanle guztiak anaitzeko – balizko independentziaranzko bidea jorratzeko – ez legoke hodei beltzik Herriaren iraunkortasuna lauso dezanik.
Aspaldidanik dago herria – Zornotza hain zuzen ere – zuri-gorri banderez atondua, gure auzoko balkoien gehiengo handia barne; Aberri Egunean, ordea, gure etxeko damak klandestinitatepean jositako ikurrina bakar-bakarrik, umezurtz esango nuke nik, zintzilikaturik geratzen da gure balkoian beste balkoien axolagabetasunaz inguraturik. “Independentziaranzko bidea luzea” omen da; etsigarria ere!!!!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: