Aspe harana
Amatiño
2014/02/22 18:00
Pyrénées-Atlantiques departamenduan dago, baina ez, egun, Euskal Herrian, Biarnon baizik, nahiz izenez erabat euskal kutsua izan. Wikipediari jaramonik egingo badiogu: "il pourrait s'agir d'une racine aquitanienne *as signifiant «rocher» et le suffixe *pe, en dessous". Alegia, auskalo akitanieraz ere horrela ote den baina euskaraz, behintzat, "aizpe" bete-betean eta, bizkaieraz, "axpe".
Aspe harana, goizaldean, Aspe (2.645 m.) tontor aldetik ikusia. Berrogei kilometro inguru luzatzen da iparralderantza. 2.500 biztanle inguru baino ez ditu. Erabat arrunta da euskal toponimia baina, bertakoentzat, jatorrizko hizkuntza gaskoina da. Hilobietako harlanduak irakurri besterik ez dago.