Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Arkaitzek arrazoi du; Enekok, ez

Arkaitzek arrazoi du; Enekok, ez

Amatiño 2020/09/24 16:10
Arkaitz Rodriguezek adierazi berri du ETAren presoak ez direla ez bortxatzaileak eta ez pederastak. Arrazoi du. Eneko Anduezak erantzun dio, berriz, horrelakorik esatea kirtenkeria baino ez dela. Baina ez du arrazoirik.

Arrazoi osoa du Arkaitz Rodriguez Sorturen idazkari nagusiak, adierazi duenean ETAren presoak ez direla bortxatzaileak (sexualak, nonbait) eta ez pederastak. Izan ere, ETAren presoak hiltzaileak dira, eraileak, giza-eraileak, Euskadiren sasi-ohorez eta izenean, gainera.  Beste kontu bat da, oraindik ere eraileak txalotzeko gertu jarraitzen duen hiritarrik geratzen ote den. Baina horrek ez du zalantzan jartzen ETAren presoen zer izana.

Alderantziz, ordea, ez du arrazoirik Eneko Anduezak, Eusko Legebiltzarreko Alderdi Sozialistaren eledunak, Arkaitzen esaldia kirtenkeriatzat ("majadería") jo duenean. Hori ez da kirtenkeria, erabateko perbertsio etiko eta morala baino.  "Majadero" hitza nabarmen polisemikoa den arren Eibarren (kerten, kaiku, txotxolo, potrozorri...), nago horren larria den esaldia hain arin kalifikatzea ez ote den leuntxo samar geratzen giza-balioei dagokien aldetik. 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: