Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Argerich, "ollon popii"

Argerich, "ollon popii"

Amatiño 2019/11/24 22:55
Martha Argerich argentinarrak, azken ehun urteotako piano-jotzailerik onenetakoak, 74 urte dramatza jendaurrean jotzen. Marka da, gero. Honek esangura du, besteak beste, oso gazterik hasi zela eta luze asko dirauela. Harrigarria da ikustea zein geldo eta motel dabilen 78 urteko amona taula gainean, eta zein indar, kemen, sendo, bizkor, trebe eta arin diharduen teklatu aurrean, batere partiturarik gabe.
Argerich, "ollon popii"

Martha Argerich

Aitaren arbasoak katalanak eta ama, berriz, Ukraniatik ihesik atera behar izan zuen juduetakoa, lau urterekin (1945), Buenos Airesko Astral Antzerkian, estreinako jo zuen jendaurrean. Geroztik ez dio ikasterari, lantzeari eta taulara igotzeari utzi. Ezta Ameriketako zein Europako denetariko sariak eta ohoreak jasotzeari ere.

Bach, Liszt, Chopin, Ravel, Prokófiev edo Rachmaninov konpositoreen interpreterik fidagarrienetakoa, 2007an Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartu zuen eta, 12 urte geroago, berriro izan da, Kursaal Eszena programaren baitan.

Larunbatean ikusi ahal izan zenez, jendeak ez du ahaztu pianoaren dama. Ezta, seguru asko, ahaztuko ere.

Gozamen hutsa. Ondarroan esaten dutenez, "ollon popii". Hau da, oiloaren popa. Oilo-ipurdia, alegia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: