Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Antxobi, Deba-kabrako zangallin

Antxobi, Deba-kabrako zangallin

Amatiño 2026/04/09 15:00
Azken gauotan antxoatan dihardute jo eta ke Ondarroako arrantzaleek. Herri-jakintzak dioenez, San Jose egunetik Sanpedrotara, “antxobi”(1) sasoia da. Eta San Pedrotik Arrateko Ama Birjinaren eguneraino, berriz, atunarena. Non arrantzan egingo eta… Deba-kabran.

Kabra berba (2) ezelako hiztegitan agertzen ez bada ere, Ondarroako arrantzale zaharrek ondotxo dakite bereizten “Lekeittixo-kabra", "Deba-kabra', "Getaixa-kabra", "Orixo-kabra” eta bestelako kosta-inguruak,  herri bakoitzaren aurrean dauden itsas-eremu eta mareak.

Antxoa gauez harrapatzen da. Gau ilunean, ilargirik ez bada edo ezer ikusten ez bada, hobeto, hainbat hobe. Antxoa itsasontzien argitara biltzen da eta, jakina, bide batez, ez ustean, baita alboetan daramatzaten sareetara ere. Atuna, aldiz, egunez harrapatzen da. Baxurako arrantzaleen esanetan “antxobi listu da, atuna, ostera, errez engainatzeku”.

Gaueko itsaso ilunean “Deba-kabran ibili dan zangailliaz (3), seguru gero bixar goiz sartuko (4) dala antxobi.“

1) Ingelesez, anchovy. 

2) Deba-ko-abra ote den...

3) Folloiaz.

4) Sartu dena, polita neurriz, 6,70 € kiloa arraindegitan.

Deba kabra gauez
Baxurako antxobi-arrantza Deba kabrako zangallian
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal