Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ansaberen ere, eguzkia hobe

Ansaberen ere, eguzkia hobe

Amatiño 2018/07/24 09:00
Ansabere ingurua leku aparta da, apartarik bada. Lescun haran sakoneko naba, barren-barreneko “orratzak”, izen bereko ibona, goitik beherako errekatxoa, malda erdiko borda, bertako artzainaren gazta gozoa… Bada toki ederrik Pirinioetan eta Ansabere da, segurutik, eder horietako bat. Baina, hori bai, eguraldi ona komeni.

Mendigoizale dezente asko topatu genuen aurreko larunbatean, Ansabereko ibon aldera abiatu ginean. Ez da harritzekoa, Ansabereko bidegurutzean denetariko mendizaleak aurkitu bai baitaitezke: Hiru Erregeen Mahaira asteburu-pasa joan daitezkeenak, Atxeriton eta Petretxeman zehar zazpi-zortzi ordu egiteko gertu daudenak, laupabosteko joan-etorria egitea aski dugun igande-ibiltariak edo gazta eroste aldera baino igotzen ez diren sasiturista samarrak.

Jakina, paisaiaz gozatzeko itxurazko eguraldia behar. Aurreko larunbatekoa baino hobexeagoa. Ondo dago sekulako basoak bertatik bertara ezagutzea, hegazti “txitxalapurrak” behatzea, milaka ardi larretan ikustea, lantzean behin perretxikoren bat aurkitzea edo, errekastoaren zurrumurrua entzuten, gazta gozoa dastatu ahal izatea.

Baina, hori guztia, beti ere hobe egun eguzkitsutan, lainopean baino. Eta aurreko larunbatean, lainoa zen nagusi Ansaberen.

 

Ansabere2

Lagun-taldea, Ansabereko ibon-ertzean (1.859 m.), lainopean, aurreko larunbatean

Ansabere1

Ansabereko ibon berbera, goizalde eguzkitsuan. Barrenean, Ansabereko orratzak (.2.377 m.).

Ansaberegazta

Behelainotan, Ansabereko bordan (1.570 m), gazta erosten

Ikusi "Udazkena Ansaberen"

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: