Albiste ona
Mila eta ehun lanpostu eskainiko dituen zentru komertziala eraikiko du Ikeak Baionan, 250 milioi euroren inbertsioaz. Eta, oro har, bi milio euro/urteko ordainduko dizkio zergatan frantziar ogasunari. Ikearen beraren arduradunek aitortu bezala, ez omen dute sekula beste inon Gipuzkoan bezainbateko oztoporik jaso denda bat ireki ahal izateko.
Albistea nabarmen ona da, hori baitzen nonbait donostiarrek eta gipuzkoarrok nahi genuena. Erabaki hau tokian tokiko dendarien mesedetan izango da, Ikeara joan nahi duten bezero giputzek izango dute aurrerantzean Baionara hurbiltzeko aukera, Barakaldoraino joan beharrik gabe, eta, gainera, zer esanik ez, dena Euskal Herrian geratuko da.
Gipuzkoan –eta Donostialdean bereziki-- sekulako gaitasuna erakusten ari gara behar dugun ura Nafarroatik ekartzeko, zaborrak kanpora bidaltzeko, energia inportatzeko, industriari ahalik eta zailtasunik gehienak jartzeko eta, nagusi garenean, Bilbo izan nahi dugula amesteko.
Beraz, lasai, (ez)ekin eta jarrai.