Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Adimen Artifiziala vs Wikipedia

Adimen Artifiziala vs Wikipedia

Amatiño 2026/02/20 15:20
Gazte jendeak ez du “ya” Wikipediara jotzen aholku edo informazio eske, haren ordez ChatGPT darabil-eta. Zergatik ote? Diotenez, erantzun “zuzenagoak” ematen omen dituelako.

Zer ote “zuzenago”? Bizkorrago edo errazago bada, seguru Adimen Artifiziala Wikipedia baino zuzenagoa dela. Baina zuzentasuna bada informazio osotuago eta egiaztagarriago, Adimen Artifiziala nekez da Wikipedia baino zuzenago.

Izan ere, Wikipedia bere buruaren jabe da eta “nor” da ChatGPTrik gabe ere. Adimen Artifiziala, ordea, nabarmen motzagoa litzateke Wikipedia edo bestelako informazio-iturri digitalik gabe. Wikipedia egilea da, ChatGPT ostera, tresna besterik ez. Eta hau ez da nire iritzi soila, ChatGPTek berak bere buruaz dioena baino.

ChatGPTez ezer gutxi ikasi daiteke. Baina helburua ez bada ikastea, lana ahalik eta azkarren amaitzea baino, orduan bera da modurik zuzenena ez ezik, baita aproposena ere, firin-faran jarduteko eta nork bere burua engainatzeko.

Barrena, 2026.02.20

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal