Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Abiada Handiko Trena eta nazio-eraikuntza

Abiada Handiko Trena eta nazio-eraikuntza

Amatiño 2008/01/10 19:33
Ser irratiak atzo gogorarazi zuenez --eta gaur EL Mundo egunkariak jaso— Herri Batasunak AHTren aldeko mozioa aurkeztu zuen, Hondarribiko Udalak 1989ko urtarrilaren 26an izan zuen osoko bilkuran:
  1. Denunciar la política del PSOE de desertización económica y de marginación de Irún y  del conjunto de Euskadi.
  2. Exigir al gobierno del Estado, que tanto la red de comunicación viaria de Europa con el Estado, como el Tren de alta velocidad (TAV) pasen por Irún, tanto por razones históricas como económicas.

Irungo Udalean ere aurkeztutako mozio honek azalpen gisa zioenez, Herri Batasunak PSOEren jarrera salatu nahi zuen por la política seguida en relación con Euskadi en lo que a desertización industrial y marginación económica se refiere. Eta AHTri buruz ezartzen zuen: no es casualidad que el PSOE huyendo de los factores objetivos que nos indican que Irún y Euskadi en su conjunto es el lugar idóneo por razones tanto históricas como económicas para ser considerado como zona prioritaria de comunicación viaria por un lado y ferroviaria por otro, plantee una vez más la marginación de Euskadi en estos dos temas.

Horrez gainera, HB arazo honetaz baliatzen zen Eusko Jaurlaritzaren ezintasuna eta Gernikako Estatuaren eskumenik eza salatzeko eta marku juridiko politikoa aldatu beharra eskatzen zuen AHTa egin ahal izateko, nazio-eraikuntzaren zutabeetako bat zenez gero: ha quedado demostrada una vez más la falta de competencias reales de las instituciones emanadas del Estatuto de Gernika, incapaces de dar solución a este tema...  demostrándose con ello que es absolutamente necesario un cambio de marco jurídico-político que posibilite la reconstrucción nacional de Euskadi Sur.

Azkenean, Hondarribiko Udalak EAk aurkeztutako beste mozio bat onartu zuen zentzu berean. HB abstenitu egin zen, ez kontra zegoelako, PSOEren erantzukizuna behar bezain zehatz nabarmentzen ez zelako baizik.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: