Axularreneko zintzarria
Amatiño
2015/02/26 23:55
Etxean dudan tresnarik maitatuenetakoa bi joaredun lepoko txiki bat da, ardientzakoa-edo neurriz. Axularreneko baserrian eman zidaten, opari, 1972an. Artean laborari-jendea bizi zen Urdazubiko etxerik ospetsuenean. Hurrengo hamarkadan, demokraziarekin eta Nafarroa erakundetzearekin batera, etorri ziren eraberritzeak, oroitarriak eta bertan jaiotako Pedro Agerre Azpilkueta idazleari zor zitzaizkion omenaldiak.
Erantzun bat
Eguzkitza euskaltzainaren omenaldi-eguneko argazkia
Amatiño
2015/02/23 00:10
Berrogei urte beteko dira aurten Juan Bautista Eguzkitza euskaltzainaren omenezko hilarria jarri zela Lemoan. Argazkiak gogorarazten digunez, bertan bildu ziren Henrike Knörr, Eusebio Erkiaga, Juan San Martin zein Luis Villasante euskaltzainak eta Augusto Unzeta-barrenetxea Bizkaiko Diputazioaren presidentea. Bostetarik inork ez dirau egun bizirik.
Petronorren dena da galant eta garau
Amatiño
2015/02/19 12:00
Irrati-telebistetako hogeiren bat kazetari izan dira Petronorren findegian barrena, Konbertsio Etenaldia* zertan den bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Izan ere, albistea albiste, berrogei egunetan zehar 42 milioi euroko inbertsioa eta 1.200 langileren partaidetza ez da gero une oro gertatzen den pasadizoa.
"Iraultza-zergak" ere badu memoriarik
Amatiño
2015/02/16 23:55
“El empresario ante la violencia de ETA” izenburupean hitzegin zuen, orain hurrengo, José Guillermo Zubia oñatiarrak Fernando Buesa Fundazioaren baitan. Zubia hamabost urtez izan zen Confebask-eko idazkari nagusi eta, zalantzarik ez gero, hurbiletik ezagutu zuela “iraultza-zergaren” makinatxo bat kasu.
Energia-eraginkortasunaren kontra
Amatiño
2015/02/13 23:15
Batek daki zein ote den sistemarik onena, baina zaborrak errepidez uxatu eta sakabanatu izanak energia-eraginkortasunaren oinarrizko hiru arauak hausten ditu. Eta, ondorioz, ingurumenarenak.
"La reconciliación y los grupos más próximos a ETA"
Amatiño
2015/02/10 12:05
Inoiz aipatu izan dut, blog beronetan bertan, zein aldaketa nabarmen gutxi sumatzen dut nik euren burua “ezker abertzaletzat” jotzen duen jende arruntaren artean. Hau da, duela hainbat hamarkada Herri Batasunaren magalean hazi eta hezitakoen artean. Inori ez diot oraindik entzun, bat bakarrari ere, nolabaiteko aitorpenik txikiena borroka armatuaren burugabekeriaz, indarkeria onartu ezinaz, zilegiztasunik ezaz, komenigarritasun faltaz, asmatu ez izanaz edo, barrena, zuzendu beharrezko oker-bideaz.
Koko-dantzariak, Otaola-Kiñarrako baserrietan zehar
Amatiño
2015/02/07 23:55
Azken urteotako ohiturari jarraituz, gaur atera dira Eibarko koko-dantzariak baserriz baserri. Nahita ere guztietara heldu ezin-eta, aurtengoan, Otaola-Kiñarra baillaran zehar jardun dira "baserri-jiran". Eibarko aratusteetako tradizio zahar hau berreskuratzeari Kezka taldeak ekin zion orain dela, barrena, zortziren bat urte, Oier Araolazaren eraginez-edo, besteak beste.
Telefono mugikorrak gora, telebistak eutsi eta blogak behera
Amatiño
2015/02/04 23:55
Sektoreka, publizitate-ezarpena telefono mugikorretan hazi zen (+%6,5) gehienbat iaz, eta galerarik handiena, ostera, aldizkarietan (-%8,0). Esparru digitalari dagokionez, berriz, Interneteko bideoa izan zen batez ere gehitu zena (+%29), eta blogetan egindako inbertsioa gehien jaitsi zena (-%6). ZenithOptimedia agentziaren datuak dira.
Emakumeak ez dira buzo urdinaren zale
Amatiño
2015/02/01 00:05
Somorrostro haranaldeko hogeita hamahiru gaztek jaso berri dituzte Petrononorrek eta Repsol Fundazioak elkarrekin urtero eskaini ohi dituzten Lanbide Heziketarako bekak. Herriz herri, 18 abantoarrak, 13 muskiztarrak eta 2 Zierbenakoak. Den-denak, mutilak. Neskarik, ezta bat bera ere. Emakumeek ez dute, nonbait, buzo urdinik gustuko.
Gernikako Estatutuaren besteko adostasuna edo gehiago
Amatiño
2015/01/29 15:40
Arraizek adierazi du, Urkullu lehendakaria den artean ez garela “inora” joango. Nik esango nuke, ordea, Urkulluk Arraizek baino dezente hobeto dakiela non dagoen eta nora joan nahi duen. Etorkizuneko egitasmoez, xedeez eta gurariez nahi beste eztabaidatu daiteke, horretarako da politika. Baina nabarmen zailagoa da azken berrogei urteotan jazotako gertaerak ukatzea.