Datuak onegiak direlako ezkutatzen direnean
Amatiño
2016/12/05 00:05
Nik uste, une honetan hau irakurtzeari ekin dioten gehien-gehientsuenei interesatzen zaie zein den Eusko Jaurlaritzak euskal hedabideei ematen dien dirulaguntza. Baina, nago, gehien-gehintsuenok ez dakitela. Eta zergatik ez dakite? Datuak publikoak ez direlako ala publikoak izan arren zabaltzerik ez delako komeni? Eta zergatik ez da komeni? Datuok txarregiak direlako ote? Baina, txarregiak balira… gizarte-saretan ez al lirateke nabarmen salatuko? Orduan… onegiak direlako ezkutatzen al dira?
Erantzunik ez
Beti da aurrenengo aldi bat
Amatiño
2016/12/02 00:05
Zahartzat jotzeko modu asko daude. Noizbait gazteren bat hurbilduko zaizu "qué hora tiene?" galdezka. Beste behin, museoko sarrera erosterakoan, neskatilak jubilatuaren txartela emango dizu adinik ere galdetu gabe eta, gutxien uste duzunean, ezezagunen batek bere eserlekua utziko dizu autobusean. Beti da aurrenengo aldi bat.
Elurrak zuritu aurretik
Amatiño
2016/11/29 00:05
Lalarriko lautada, Ordesako Natura Parkearen ekialdean, glaziarra izan omen zen duela hainbat mila urte. Gero, ibon mendi-urmaela, eta orain, bizpahiruko kilometroko zelai ordeka eta lau-laua. Joaterik merezi duen ingurunea.
Ad maioren revolutionis gloriam
Amatiño
2016/11/26 21:15
"Kubak ezagutzerik merezi ote duen galdetzen didatenei baietz erantzun ohi diet. Baina ez polita, merkea edo sexuala delako, geratzen zaigun turismo politikorik interesgarrienetakoa delako baizik. Berandu baino lehen Fidel Castro hil egingo da eta nekez iraungo du Castrorik gabeko castrismorik (2006.08.06)". Orain hamar urte idatzi nuen "berandu baino lehen" horrek hamar urte iraun du.
Sydneyko euskal etxeak, 50 urte
Amatiño
2016/11/25 00:05
Jai-giroa nagusi izan da aurreko astean Sydneyen, “Gure Txoko Basque Club” izeneko euskal etxea sortu zeneko 50. urteurrena ospatzerakoan. Eta aparteko lekuko izan dugu, bertan, Manu Ibarra eibartarra. Berari zor dizkiogu gaurko argazkiak
Peiokeria
Amatiño
2016/11/22 20:05
Gero eta “Peio” gehiago dihardut sumatzen, mutikoen artean. Nire gaztaroan, denak, batere salbuespenik gabe, “Pello” ziren. Orain, berriz, “Peio” ari da nagusitzen-edo. Okerreko joera, nonbait. Zuzenegia ez, behintzat.
Saber o no saber, ésa es la cuestión
Amatiño
2016/11/19 00:05
Se da por hecho y sabido que, a lo largo de la historia, la ciencia ha venido sustituyendo a la religión como medio o instrumento para llegar a comprender el mundo. No se trata de poner en duda la función de la religión a la hora de buscar interpretaciones para la propia existencia, sino de reconocer que la ciencia busca y encuentra cada vez más respuestas a los grandes misterios de la vida.
Tradizioa ala berrikuntza?
Amatiño
2016/11/16 22:55
Euskal metaforatzat jo du Markel Olano gipuzkoar ahaldun nagusiak gaur Donostiako Kursaalean gertatutakoa. Areto batean Industria 4.0. ekitaldia eratzen ari zen bitartean, albokoan, berriz, Basque Country International Cheese Festival delakoa. Berrikuntza eta tradizioa. Tradizioa eta berrikuntza. Jira eta buelta, aurrera egingo badugu, berau da, segurutik, errezeta arrakastatsu bakarra.
Urrutiko edertasuna
Amatiño
2016/11/14 16:05
Newtonen legeei jaramonik egingo badiegu, ez dugu nonbait ilargia beti distantzia berean. Urrutien 406.000 kilometrora eta 50.000 kilometro gutxiagora, berriz, hurbilen. Gaur, hain zuzen ere.
Nahiz Trumpek irabazi
Amatiño
2016/11/12 00:05
Milaka lagun kaleratu ziren, aurreko larunbatean, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, Europar Batasunaren eta Estatu Batuen zein Kanadaren arteko hitzarmenen kontra: “TTIP/CETA. EZ. Herriek erabaki. Defendamos nuestra tierra y nuestros derechos”. Bapo, bego, tira, demagun baietz. Nik neuk ez dakit zehatz-mehatz itun horiek euskal gizartearen kaltetan ala mesedetan ote diren, baina bat nator gure lurra eta gure eskubideak defenditzearen alde. Izan ere, ba al dago inor defentsa horren aurka?
