Carmelo Larrea bilbotarraren musika hegoamerikarra
Amatiño
2015/08/10 00:30
Nork ez du gero, Eibarren behintzat, inoiz kantatu “Están clavadas dos cruces en el monte del Olvido…” abestia? Inork gutxik dakiena da, ostera, mundu guztian (barrena, ingelesezko, frantsesezko eta japonierazko bertsioak ditu) ezaguna den kanta `hegoamerikar´ honen egilea bilbotarra zela: Carmelo Larrea Karrikarte.
Erantzunik ez
Euskal Herriaren mesedetan, omen.
Amatiño
2015/08/08 17:55
Hamabost urte ETAk Jose Mari Korta erail zuela lantegi-atarian. Bertako langileek galdetu zioten orduan ETAri, zergatik izan ote zitekeen eraso hura Euskal Herriaren onetan. Ez zuten, ordea, erantzunik jaso. Hamabost urte geroago galderak tinko dirau, baita erantzunik ezak ere.
Suzuko Ainhoa Tamura ohorezko euskaltzaina hil da
Amatiño
2015/08/07 00:10
Astelehenean hil zen, Tokion, 81 urte zituela, Suzuko Tamura, japoniar hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina. Bederatzi hizkuntza zekizkian, euskara-eskolak eman zituen Tokioko unibertsitatean jubilatu arte eta, besteak beste, euskarazko lehen liburua (Linguae Vasconum Primitiae. Etxepare, 1545) japonieraz itzuli.
Kamarero faltan
Amatiño
2015/08/06 00:10
Gipuzkoan, ekainaren 30eko azken datuen arabera, %26,1 adina da lanik eza 16 urtetik 29ra bitarteko gazteen artean. Aldi berean, abuztuaren lehen astean, Debako plaza erdi-erdian, honako txartel honek dirau, egunak joan eta egunak etorri: “Hace falta camarero (a)”.
Andra Mari abesbatza, demasa, urbitsetan
Amatiño
2015/08/03 23:50
Musika-zaletasuna eragiten duten kontzertu horietakoa, bart, Donostiako Musika Hamabostaldiaren lehen asteburuan. Hayden-en Re maiorreko 93. Sinfonia, batetik, eta Mozart-en Do minorreko Meza Nagusia, bestetik. Sekulakoak gero, bata zein bestea, eta demasak, Mahler Chamber Orchestra eta Andra Mari Abesbatza, Manfred Honeck zuzendariaren batutapean.
Euskaldunok galdutako lehen auzia
Amatiño
2015/07/31 00:10
Orain bi mila urte luze, euskaldunen, iberiarren eta zeltiberiarren arteko muga zegoen egungo Zaragozatik hogei kilometrora. Eta, hain zuzen ere, hiruki horren bihotzean gertatu zen euskal historian barrena gaur ezagutzen den (gure?) epaiketarik zaharrena. Galdu egin genuen.
Ip
Amatiño
2015/07/29 00:10
Ip zaio izena. Ip baino ez da, Canfranc gainean, 2.115 metrotan dagoen iboia, Pirinioetako aintzira. Auskalo zein ote izen labur horren jatorria baina, urrutiegi joan beharrik gabe, ezin gero ahaztu ip/ib sustraiari dariokeen ur-zentzua, ibai, ibar, ibi eta iboi bera kasu.
Garai bakoitzari bere artea, arte bakoitzari bere askatasuna
Amatiño
2015/07/26 00:10
Azken astebeteotan Euskal Herriko zinemetan ikusi ahal dugu “La dama de oro” (Woman in Gold) filma, zeinetan kontatzen den Gustav Klimt-en jakineko margolan baten istorioa: Adele Bloch-Bauer andrearen erretratuarena (1907), Bigarren Mundu-Gerran naziek juduei konfiskatu ziena.
Euskal Erkidegoa eta Nafarroa, %16tik beherako langabezia duten autonomia bakarrak
Amatiño
2015/07/24 00:10
Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa dira, espainiar Estatuaren baitan, %16tik beherako langabezia duten barruti bakarrak. Espainiaren batez bestekoa %22,37 da, EAErena %15,98 eta Nafarroarena %12,55 diren artean.
Nafarroa is different
Amatiño
2015/07/22 00:05
Zergatik, Euskal Autonomia Erkidego abertzalean, lehendakari ez abertzalea normaltzat hartu beharreko aniztasunaren adierazgarri da eta, Nafarroa ez abertzalean, ostera, lehendakari abertzalea kontu handiz hartu beharrekoa? Euskara, politizatu behar ez den guztion ondarea baldin bada Gasteizko legebiltzarrean, zergatik abertzaleena baino ez da Iruñekoan?