Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Eibarko muskerra eta Asteasuko “deskaleak”

Amatiño 2015/11/29 18:45
Eibarko muskerra sartu zaio, nonbait, Bernardo Atxagari, belarri zulotik; eta, oraingoz, burmuina erabat jan ez baina, bai behintzat, zer pentsa eragin. 1950eko Obabakoen “irudimen-errealismoa” urruti dago gero garai bereko eibartarren ekimen praktikotik, baina Obabak eibartarrok harritu gaitzakeen bezalatsu, Eibarrek nabarmen harritzen du, antza, asteasuarra.

Euskal gizarteak ez omen du independentziaren abenturarik nahi

Amatiño 2015/11/26 00:05
“Gure erkidegoak egungo Autonomi Estatutuaren subirotasuna baino gradu handiagoa nahi du, baina urrunegi joan gabe. Gure herriak ‘etnokrazia’ nahi du, ez independentzia. Bertakoek (‘gureek’) gobernatu dezatela, hor amaitzen da abentura”. Xabier Aierdi soziologoak dio. Eta ez politika-azterketaz ari dela, hizkuntza-ikerketaz diharduela baizik.

Dayna Kurtz “Azkarra”

Amatiño 2015/11/23 00:05
Nafarroako errege Antso VII.ri (1194-1284) ez zitzaion “Azkarra”, bizkorra edo argia zelako, indartsua zelako baizik. Dayna Kurtz kantari iparramerikarrak ere berriketabako indarra erakutsi zuen, larunbatean, Iruñeko merkatu eraberrituan.

Boteretsuak dira politikarik behar ez dutenak

Amatiño 2015/11/20 00:05
Daniel Innerarity filosofo eta ikertzaileak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztu berri du bere azken saiakera: “La política en tiempos de indignación”. Aretoa lepo, gainezka, eta entzuleen batez besteko adina, barrena, 60 urtetik gorakoa.

Zuloagatarren zakur galdua

Amatiño 2015/11/18 15:45
Internetez ez, baina, hona non aurkitu dudan (1984an Segovian eratu zen erakusketaren katalogoan) Jaime Munantxok eta biok gogoan genuen laukia eta, jakina, etzanda dagoen txakurraren irudi bikaina. Egia esan, margolan honen hainbat bertsio sarean dago baina, auskalo zergatik, barrenetik moztuta, zakurraren batere aztarrenik gabe.

Espainia bekaizti, aukera alferrik galdu ostean

Amatiño 2015/11/17 00:05
Datorren igandean, Frantzian, lehendakari-hauteskundeak eratuko balira, François Hollandek irabaziko lituzke segurutik. Nago frantziarrik gehienek emango lioketela euren botoa, “La Marseillaise” aho batez kantatzen gainera. 2004ko martxoaren 11an Madrilen izan zen erasoaren ondotik, aldiz, ordu arte agintean zegoen PPk hauteskundeak galdu zituen, hiru egun eskas geroago.

Zuloagaren lagunak

Amatiño 2015/11/14 17:00
Ignacio Zuloaga pintoreak eta Manuel de Falla musikariak elkar ezagutu zuten, Parisen, 1910 inguruan, eta lagun minak izan ziren heriotza arte. Eibartarra 1945 urtean hil zen eta Cadizkoa, hurrengoan. Adiskidetasun haren adierazgarri da Madrilen bildu den erakusketa: “Historia de una amistad”.

Egiaren hegiak

Amatiño 2015/11/11 19:15
Kazetari bazara eta telebistan lan egin, urbitsetan ikusiko duzu “La verdad” filma. Sektore hori barrutik ez baduzu ezagutzen, ostera, segurutik luze samar egingo zaizkizu bi orduak eta xehegiak, berriz, hainbat barne-zertzelada zehatz. Era batez zein bestez, Robert Redford, zahartxo, eta, Cate Blanchett, mundiala.

Istilu gehiegi eta independentziaren aldeko boto gutxiegi

Amatiño 2015/11/08 19:40
Bada, gurean, Katalunian gertatzen ari dena inbidiaz ikusten duenik. Bada, antzekorik eredugarri proposatzen duenik. Nik, ordea, aukeran, ez nuke inondik ere horrelakorik nahi izango, azken hauteskundeetan, Junts pel Sí koalizioari emandako botoa erabat ulergarri iruditu arren.

Hau ez da Alemania

Amatiño 2015/11/05 17:35
Gipuzkoako 35.000 familiak, 70.000 inguru gipuzkoarrek alegia, ez omen dute behar adina diru-sarrerarik euren etxe-barruan 18 gradu besteko tenperaturari eusteko neguan zehar. Aldi berean, Debagoienako bidegorria da mundukorik argiztatuenetakoa. Auskalo Euskadi ote den Eskozia, Irlanda, Quebec edo Katalunia. Baina, nonbait, Alemania ez behintzat.