Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Borges, 50 urte geroago

Borges, 50 urte geroago

Amatiño 2016/09/17 00:05
Bernardo Atxaga jabetu zen eskuartean zuen grabazioaren garrantziaz, “carancanfunca” hitza bilatzailean sartu eta sistemak zero erantzun eman zionean. Begi bistakoa gero, grabatutako testua zela erabat ezezaguna eta argitaragabea. Geroztik, hona azkenik paperean, mende erdiren bueltan, Jorge Luis Borgesek, 1965ean. eta Buenos Airesen, tangoaz eskainitako lau hitzaldiak.

El Tango. Cuatro conferencias (Jorge Luis Borges. Buenos Aires, 2016) delako liburuxkak bi moldetako onura du. Batetik, Borgesek hitzaldiok eman zituenetik orain argitaratu arteko zeharbide luze bezain nobeletakoa, Atxagak, pasadizoan (Erlea 6, 2012), estreinako eskaini zuen informazioa tarteko.

Bestetik, hitzaldion edukia bera, nire uste apalez (ez naiz argentinar, ez tangozale, ezta Borges-en jarraitzaile amorratu ere), irakurle gutxi batzuentzakoa baino ez bada ere.

Are gehiago kontuan izanik, hitzaldion zenbait pasarte  (eta Borges bera tangotan kantari) sarean aurkitu daitekeela gaur egun. Ondo dago 1965eko audioa moldezko letretan jasotzea baina, aukeran...

El tango crea un turbio

pasado irreal que de algún modo es cierto,

el recuerdo imposible de haber muerto

                              peleando, en una esquina del suburbio.

Borgesen ustez, tangoa 1880 urtean sortu zen, “etxe gaiztoen” (puta-etxeen) inguru-giroan. Tangoa, indartsua, alaia eta zoriontsua omen zen hasieran, Carlos Gardelek (1890-1935), “tamalez”, ezkontza (eta ezkontzarik ere ez zena) galdutako bertso triste, garratz eta dramatikotan bihurtu bazuen ere.

César Antonio Molinak hitzaurrean azpimarratzen duenez: “todo este periplo representa simbólicamente lo que es nuestra comunidad iberoamericana: un gallego graba a un argentino; el gallego le entrega la grabación a un vasco y el vasco se lo vuelve a entregar a otro gallego para que, al fin, el documento de un argentino, uno de los grandes maestros de la literatura de todos los siglos, vea la luz”.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: