Azkue maisuaren umore abila
Amatiño
2020/05/22 14:10
Gogotik irakurtzea merezi duen hitzaurrea. Hogeitaka orrialde inguru baino ez dira, baina nekez, testu berean, horrenbeste informazio, datu, zehaztasun, ezaupide eta azpìmarra sakon, batetik; eta, aldi berean, hainbeste zirikada, eztenkada, adarjotze, ipurdiko eta matraileko zorrotz, bestetik. Auskalo zelakoa izan ote zen Azkuek Gasteizko apaiztegian nahiz Salamancako unibertsitatean ikasi behar izan zuen orotoria baina, zer ikasi ere, benetan polemista abila, gero, gure Don Resu.
Erantzunik ez
Analfabetokeriak “itxen”, harro
Amatiño
2020/05/19 15:20
Esanak esan, ez dut uste ahozko euskararen aldeko gainjoera euskararen onetan denik. Baina, tira, baretu nadin, orain mende erdi luze euskara idatziaren aldeko postura benetalaria hartu zuten rockero zahar haietako bat baino ez naiz-eta.
“Gernikako Arbola”, mokofinaren eta komediantearen arteko doinua
Amatiño
2020/05/15 22:40
Altuna musikagile, organo-jotzaile eta hainbat eresi-sortzaile “mokofinari” kristoren pena emango zion, segurutik, berak landu, moldatu eta eskutan erabilitako pentagramarekiko lankidetza inoiz inork ez kontuan hartzeak; eta Iparragirre kantari eta “komeriante” samarra, ordea, sekula ez zen askorik arduratuko, auskalo noiz eta nola bururatu ote zitzaion doinu haren nondik norakoaz.
Normaltasun berriak ituna behar du
Amatiño
2020/05/12 11:00
Normaltasun berri bila, denetariko ideiak daude baina, iritzi guztien gainetik, uste dut bi direla denok, andre eta gizon, zahar eta gazte, joera batekoak zein bestekoak, biltzen gaituztenak: bata, normaltasun berriak gizakia izan beharko duela ardatz; eta bestea, etorkizuna gure zeregina dela, arlo pertsonalean nahiz gizarte-esparruan.
Kresala eta Garoa, bertatik bertara
Amatiño
2020/05/10 22:10
Debatik Zumaiara bitarteko flyscharen inguru-minguruan, ni gehien harritzen nauena zera da: itsasoa zein itsaso den, berrehun metro eskasera lehorra gogotik lehorra den artean. Kresala eta Garoa, bertatik bertara
Emakumea irakurtzen
Amatiño
2020/05/08 21:15
Gau erdian, lokartu ezinda, balkoira atera eta, horra, aurrez aurre, pareko etxearen teilatu gaineko sabai-leihoan, argia. Zer dela-eta ordu honetan argia isiotuta... Lotarako baino, beste ezertarako ordurik aproposena ez den arren, behar bada, irakurtzeko. Eta, ordu honetan, inor irakurle izatekotan, emakumea izan behar. Estatistikek hala diote. Baina, nago, estatistiketarako baino, poesiarako ordua ez ote den. Nor ote? Zer irakurtzen ari ote?
Aurkezlea eta hitzaurregilea kontrajarriak direnean
Amatiño
2020/05/07 15:05
Erabat arrunta da, gero, argitara emandako edozein liburuk bultzagilearen sarrera eramatea eta, ondoren, obraren aurretik, adituren baten hitzaurrea. Normala ere bada, ohikoa, zentzuzkoa-edo, aurkezlea eta hitzaurregilea “haize-bolada” berekoak izatea. Bada, ordea, salbuespenik.
Kantari hunkigarria, adiskide samurra, lagunen laguna
Amatiño
2020/05/04 20:50
Gaur goizaldeko ordu txikietan hil da Aitor Errasti. Ezustean txarto sentitu eta, hegaztadaren letxe, hiru egunetan joan da eibartar jator eta petoa. Kantazale eta kantari amorratua, ahotsa zuen benetan polita baina, batez ere, hunkigarria abesten ezartzen zuen sentimendua eta zerion zirrara. Sekula haserretzen ez zen adiskide samurra, lagunen laguna.
Begoña, Peronekin euskaraz ikasi zuen neskatila
Amatiño
2020/05/01 19:05
Bart hil da, Buenos Airesen, Begoña Ormaetxea Aranberri, 73 urte zituela. Begoña Argentinan jaioa zen, nahiz bere gurasoak, Luis Ormaetxea eta Maritxu Aranberri, eibartar peto-petoak izan. Begoña estreinako etorri zen Euskadira 1960ko hamarkadaren hasieran. Baita errezeloz etorri ere, hemen aurkituko zituen senideekin hitzegiteko nahiko euskara jakingo ote zuen beldur. Gertatu zen, ordea, bere hainbat lehengusu-lehengusina baino hobeto zekiela.
Estatistika, zurruna bai, adierazgarria ez
Amatiño
2020/04/30 12:28
Aurtengo lehen hiru hilabeteko langabeziaren datuak egiazkoak direnik ezin uka, estatistikak ez omen du-eta, gezurrik esaten. Hala ere, ez da gai izan COVID-19 pandemiaren eragin latzak nabarmen agertarazteko. Estatistika zehatz eta zurruna da, bai, baina ez beti nahi bezain adierazgarria.