Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Aranberrineko hirutasun mexikarra

Amatiño 2020/07/01 23:05
Euskal Herrian batere eraginik ez izan arren, hiru dira Aramberri izenak Mexikon sortarazten dituen oihartzunak: Aramberri jenerala, Aramberri kaleko krimena eta Aramberriko munstroa. Nork esango, gero; horra aranberritarren hirutasun mexikarra.

Flysch gizartekotua

Amatiño 2020/06/28 09:00
Flyscha, flyschik baldin bada gurean, Zumaiatik Debara bitartekoa da gehienbat. Jendeari galdetuz gero, Sakonetatik Algorrirainokoa. Baina Debatik Mutriku aldera ere bada flysch-aztarrenetik, hain nabarmena eta adierazgarria ez bada ere. Orobat mendebalerago, Barrikatik Sopelara ere bai baita flysch ikusgarririk.

Xabierrek Agiñan darrai

Amatiño 2020/06/25 00:15
Liburuak gogorarazten digu nolakoa zen Xabier, nola sentitzen eta hitzegiten zuen. Begiak itxi eta Xabier zena ikusten eta entzuten jarraitzen dugu. Sekula joan izan ez balitz bezala. Erabat joan ez zelako, behar bada. Agiñaraino baino joan ez zelako, segurutik.

Hidrogeno Aroa

Amatiño 2020/06/23 09:00
Rotterdameko zein Bilboko portuetan ekoiztu nahi diren erregai sintetikoek energiaren aro berri baten atarian jartzen gaituzte. Ondorio kutsakorrik izango ez duen erregai sintetiko berria nazioarteko panorama aldatzera dator. Abantailak, sekulakoak dira.

Eskarganzuloko ur-jauziak

Amatiño 2020/06/19 08:00
Eskarganzulo sakanatxoa leku polita da, ez dago urrutiegi eta, egunotan behintzat, lokatzez gainezka. Ez da, segurutik, ingururik ezagunena Debabarrenan, eta are ezezagunagoa izango litzateke Toberiako ur-jauziak bertan ez baleude.

Oihenarten tradizioaren ildotik

Amatiño 2020/06/15 19:00
Hona, benetan euskaldun gutxik eskutan hartuko duen liburua eta, hala ere, adituek diotenez, liburutegitan egon beharreko alea. Eta ez online, soilik, paperean ere baizik. Unibertsitate-tradizio unibertsalak honela eskatzen omen du. Bapo, ba horra: “NOTITIA VASCONIAE. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia”, Iura Vasconiae Fundazioak argitaratua.

Erronkariko liburuxka horiztatuak

Amatiño 2020/06/12 09:00
Paradoxa bada ere, Erronkariko euskara ikasteko lehen liburua 1968an argitaratu zen. Ordurako galdua zen erabat Bidankozen, Garden eta Burgin; lau eta sei urte geroago, berriz, Urzainkin eta Izaban, hurrenez hurren. Agonia amaitu zen 1991an., azken uztarroztarra zendu zenean. Benetan mortala izan zen XX. mendea Erronkariko “uskararentzat”, ehun urte lehenago sekula baino hiztun gehiago izatera heldua zen arren.

Bakoitzak, bere kolkoaren berri

Amatiño 2020/06/09 09:00
Pandemiak erakarri dituen begi bistako kalteez gainera, gertatuak ikaragarri nabarmendu eta azaleratu ditu Europar Batasunaren ahuleziak eta, besteak beste, salatu ditu Europako berrikuntza teknologikoaren gainbehera eta lidergo industrialik eza.

Parapentez

Amatiño 2020/06/07 21:10
Azken bolada honetan gero eta parapente gehiago ikusten da Deban. Santa Katalina barrenetik Lapari aldeko itsaslabarrerantza jauzi egin, ordubete inguru han-hemenka hegan jardun eta Debako bertako hondartza nagusian lurrartu. Ez dirudi zailegi denik, behin goia hartuz gero... Baina zelaitik beherako lehen jauzia ez da, gero, makala izango.

Paoli tenor puertoricarra edota Irulegi espiritista nafarra

Amatiño 2020/06/04 00:45
Antonio Paoli sekula Puerto Ricon jaiotako kantari lirikorik onena da eta haren curriculum ofiziala jakinekoa. Baina, Isidoro Fagoaga tenor nafarrak Milanen ezagutu zuen Paoli zena, eta beratarrak hartaz esandakoak ez dira inondik ere biltzen puertoricarraren zertzelada ezagunetan. Espiritismotan jarduten omen zen eta konjuroak nafarreraz egiten. Pertsona berbera ote? Nolatan?