Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Lurrikara-giroan, estatistika... bare

Amatiño 2020/07/30 08:35
Azken hiru hilabeteotan milioi bat lagun baino gehiago lanik gabe geratu dira espainiar Estatuan. Hala ere, pandemia tarteko, langabetuen zerrendan izena eman dutenak 55.000 baino ez dira izan. Ondorioz, itxuraz, langabezia 55.000 lagunez gehitu da eta ez, izatez, milioi batez. Estatistika zientzia matematikoaren paradoxa: lurrikara-giroan... bare.

1965eko haziak, egungo hortentsiak

Amatiño 2020/07/28 14:45
Kalamuarako bidean, Deportivoaren iturririk zaharrenetakoa baino lehentxoago, hortentsia mordoa dago loretan. Normala al da 600 m. inguruan, txara eta elorri artean, arrosa ordenako horrenbeste lore-aldra bat-batean sortzea? Hura ikusi eta, duela 55 urteko argazkia bururatu zitzaidan. Bihotzak ba omen ditu buruak ulertzen ez dituen arrazoiak.

Santa Klara eibartarrona, omen… baina Gaztelugatxe, Aragoirena, seguru

Amatiño 2020/07/25 10:00
Hemezortzi minutu behar izan nituen aurrekoan, Santa Klaratik Ondarretara igerian joateko*. Ez da, gero, kristoren abiada, baina Eibartik Donostiara, igerian, autopistaz baino azkarrago. Postura egin eta irabazteko moduko trabesa. Santa Klara Eibar balitz, jakina.

Skandiberika, Ipar Euskal Herrian zehar

Amatiño 2020/07/22 10:00
Eurovelo 3, Erromesen Txirrindu-bidea, Trondheimetik (Norvegia) Santiagora (Espainia) bitarteko Donejakue kaminoa da. Guztira 5.122 km., Suedian, Danimarkan, Alemanian, Belgikan eta Frantzian zehar. Zati frantsesari (1.700 km.) "Scandibérique" deritza eta, Galiziarantz, Euskal Herritik pasatzen da, Lapurditik zein Nafarroatik.

Zer ote, azalaren azpian?

Amatiño 2020/07/19 08:00
Makinatxo bat produktu dago egungo merkatuan, “Under the skin” baino nabarmen ulerterrazagoak izan arren, sekulako jarraibide-liburuarekin batera eskaintzen zaiguna. Jonathan Glazer zuzendariaren ekoizpena, ordea, misterioa da hasiera beretik eta, nahiz tituluak berak (azalaren azpian… azalpean?), teoriaz behintzat, hainbat aztarren eskaini, nekez asmatzeko eta sumatzeko bestekoa da amaiera arte.

1950 hamarkadako emakume ausartaren proposamen abstraktu konkretua

Amatiño 2020/07/16 10:35
Bada dioenik arteak nekez duela berezko sorrerarik. Zer gerta ere, ez dela mezenasgorik gabeko arterik edo artistarik. Alegia, mezenasgoa dela, besteak beste, kultura-jardueraren motorra. Auskalo egia ote, eta zein neurritan. Segurutik ez zen Oteizarik-eta falta izango María Josefa Huarte izan ez balitz. Baina, aldi berean, seguru ere gero, 1950eko hamarkadan suspertu zen euskal artea bestelakoa izango zela Huartetarrak izan ez balira.

1927ko Sanjuanetako txapeldunak

Amatiño 2020/07/13 09:00
Txapela, tanganilloa eta abarketa zuriak... hori al da San Juan jaietan kalera irtetzeko gazte-jendearen itxura? Gaur egun, joko-moko janzteko-edo, behar bada, bai. Baina ez, ostera, ganoraz, itxuraren jabe azaltzeko. 1927ko Sanjuanetan, aldiz, lege zaharreko janzkera zela ematen du... orduko argazkiaren arabera, behintzat.

Artecheren bizikleta

Amatiño 2020/07/11 00:35
'Algunos domingos Julio (Beobide) y yo salíamos en bicicleta, él desde Zumaya y yo desde Zarauz, en giras artísticas, visitando iglesias para contemplar retablos y esculturas. Su descubrimiento de las posibilidades de la bicicleta fue tan tardío como entusiasta. En cierta ocasión marchó sólo desde Zumaya hasta Pamplona, donde vivía su hermano José María, famoso organista y compositor. Tenía Julio sus años cuando realizó esta buena marca de la que me hablaba con infantil gozo'. ("De Berceo a Carlos Santamaría". José de Arteche. Donostia, 1968).

Burdinmendiko Bide Berde gorri-berdea

Amatiño 2020/07/07 09:00
Enkarterrietatik itsasorainoko Bide Berdeak 42,5 km. ditu eta garai batean izan ziren hiru burdinbideren pasadizoak baliatzen ditu, alegia: Artzentalestik Galdames artekoa (1922-1966), Galdamestik Gallartarakoa (1876-1972) eta Kobaroneko trenbidea (1860-1963).

Miren Jone Azurza, gure lehen kazetaria

Amatiño 2020/07/04 11:00
Elixabete Garmendiaren eskutik kalean da “Miren Jone Azurza Aristegieta. Kazetari aitzindaria” (Bidegileak, 2020) delako alea. Kazetari aitzindaria ez ezik, euskal kazetaritza modernoaren zimenduen eragile ere izan zen, inor izatekotan, 1970eko hamarkadan.