Arkaitzek arrazoi du; Enekok, ez
Amatiño
2020/09/24 16:10
Arkaitz Rodriguezek adierazi berri du ETAren presoak ez direla ez bortxatzaileak eta ez pederastak. Arrazoi du. Eneko Anduezak erantzun dio, berriz, horrelakorik esatea kirtenkeria baino ez dela. Baina ez du arrazoirik.
Erantzunik ez
Transbertsalitatea
Amatiño
2020/09/22 10:00
Euskaraz ez dakien feministari ez diot nik feminismorik ukatuko, ez horixe. Baina, barkatu, ezta egiazko transbertsalitate-bokaziorik sinetsiko ere.
Bart gauekoaz ez gara erraz ahaztuko
Amatiño
2020/09/19 14:15
Donostiako 68. Zinemaldia hasi baino ez da egin, baina bart iluntzeko irekierari bagagozkio behintzat, nago aurtengo ekitaldia hiru zuin nabarmenez izango dugula beti gogoan: pandemia, Woody Allenek Donostiari eskainitako filma eta Jon Maya zein Harkaitz Canoren gala.
Marrazoen artean igeri egin
Amatiño
2020/09/17 12:00
Lizarran, balaztarik gabe geratutako autobusak haur bi harrapatu eta hil dituela-eta… inork uste al du soluzioa autobusak kentzea denik?
Lehen euskal petrolio-findegia… pasaitarra ala bilbotarra ote?
Amatiño
2020/09/16 23:00
Gontzal Avilak dioskunez, Espainiako lehen petrolio-findegia Pasaian sortu zen, 1883an, Cesaera Garbuno errenteriarra enpresaburu zela. Natividad de la Puertari jaramonik egingo badiogu, ostera, espainiar iparraldeko lehen petrolio-findegia Fourcade y Gurtubay bazkunak eraiki zuen, Bilboko Zorrotzan, 1878an. Nor ari ote da zuzen eta nor oker?
Jatorria, jatortasuna eta enpatia... izan ala ez izan
Amatiño
2020/09/11 16:00
Aurkezpena, 'estatubatuar' gaztelania landuaz eta egokiaz, Julia Sicilianok egin zuen, hasieran “kaixo” esanez eta amaitzeko, berriz, “eskerrik asko”. Ez da inondik ere gutxi, Julia Siciliano Robert Treviñoren emaztea dela jakinez gero. Izan ere, lau urte daramatza senarrak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari gisa eta inork ez dio lau urteotan sekula entzun hitz erdirik euskaraz eta, harrigarri bada ere, ezta gaztelaniaz ere.
Antonio Valverde “Ayalde”, errenazentista
Amatiño
2020/09/08 09:50
Aurten 50 urte dira Antonio Valverde “Ayalde” hil zela. Nor izan ote zen Antonio Valverde? Dena kokteleran sartu eta Antonio Valverde “Ayalde” bezalako errenazentistak primeran etorriko litzaizkiguke orain ere.
“Sabemos de lo nuestro menos que un escolar checo”
Amatiño
2020/09/06 10:00
Hau izan zen Bartzelonako La-Vanguardia egunkariaren burulerroa, “Literatura Vasca. Tesoro breve de las letras hispánicas” liburua argitaratu zenean, 1972 urtean, Luis Villasanteren zuzendaritzaz. Kontua zera zen, Pragako Odeon argitaldariak jasoa zuela 1968an euskal literaturaren berri, eta urte berean “Cuadernos para el diálogo” aldizkari aurrerakoiak literaturaz egindako ale berezian, ordea, Galizia eta Katalunia baino ez zituela gogoan izan.
Instantanea
Amatiño
2020/09/03 00:10
“Instantanea” argazkilaritzaren alorreko kontzeptu ezaguna da, edo zen, adintsu samarrak garenontzat behintzat. Hau da, esposizio-denbora nahita luzarazi ezean, denak dira, gaur egun, unean uneko momentuan ateratako argazki azkarrak. Alegia, “instantaneak” dira orain argazkirik arruntenak, eta geldoak, berriz, ezohikoak.
Hiru ñabardura baino ez
Amatiño
2020/08/31 11:30
Eibarren esaten den bezala, ‘barriketabako’ lana da Pedro Berriochoa Azcárate historialariak, Toribio Etxebarria zenaz, burututako biografia. “Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968)“ da sekula eibartarraz egindako libururik osatuena. Iturri onak, datu-pila ikaragarria eta, oro har, kontakizun irakurterraza, eleberri arina ez bada ere.