Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Errespontsua

Amatiño 2021/02/12 18:55
Azken sei-zazpi hamarkadotako adiskidea zendu zaigu. Ez du Covid19ak eraman, baina bai, ordea, han-hemenka sakabanatutako lagunok pandemiak berak elkartarazi, non-eta, ohiko elizkizunik ezinean, errespontsu apalaren inguruan. Errespontsua… hauxe, gero, aspaldikoa.

Pilota, telebistaren menpe

Amatiño 2021/02/09 10:00
Pandemiak zenbait ohitura aldatuko du seguru asko. Baina, oraingoz, telebistari esker, pilotak ez du etsirik hartzeko arrazoirik. Nahiz, hori bai, telebistaren menpe geratu. Kirol profesional guztiak bezala.

Loreak dira landareak

Amatiño 2021/02/06 12:00
Liburu benetan txukuna, gero, Jakoba Errekondok etxeko landareez prestatu "diena". Emakumeek loratzeraino maite omen dituzte landareak eta “beraiek ere landareetan loratzen dira. Emakume horiek ez diete landare esaten, lore esaten diete. Loreak dira landareak”.

Pirelli, Play Boy, Greenpeace eta Arantzazuko egutegiak

Amatiño 2021/02/03 12:00
Arantzazuko Andre Mariaren egutegiak 75 urte beteko ditu aurten (1947-2021). Hirurogeita hamabost urte ez dira, ez, artaleak. Ezin esan jaio nintzenean sehaskan aurkitu nuenik, baina ia-ia.

Soinez, senez, senitartez eta lanbidez zapalkuntza jasan zutenen omenetan

Amatiño 2021/01/31 22:50
Kazetarien kroniken eta epaileen eskakizunen arteko zirrikitua nahi izan du Harkaitz Cano gidoigileak zabaldu. Fernando Bernues zuzendariak, ordea, antzerki dokumentala eta errekreazio historikoa baino haratago joan. Eta titulua, berriz, “Sisiforen paperak”. Auskalo dena behartuegia ez ote. Helburua bete da, hala ere.

Datuek ez dute benetako larrialdia islatzen

Amatiño 2021/01/30 15:45
Aurreko hiruhilabeteko taulapean zera irakur zitekeen: “Ikaragarria, benetan, estatistika hotzek aditzera ematen duten itxurazko patxadaren eta gizarteak bertatik bertara bizi duen giro goibelaren arteko arrakala. Zalantzarik ez, hurrengo abenduaren 31ko datuak adierazgarriagoak izango direla. Baita, tamalez, beldurgarriagoak ere”.

Olgetan-benetan, ganoraz

Amatiño 2021/01/29 00:15
Ez-fikziozko euskal libururik salduenen zerrenda batean hirugarren (1) agertu da “Sed quia sua” (2) saiakera (Erein, 2020). Egilearen logika/egia binomioa ezarriz gero, nekez litzateke egia honelako liburua salduenetakoa izatea. Eta, egia baldin bada, logikaz, aitortu beharko ez-fikzio gutxi irakurri ohi dela euskaraz edo… zer irakurri gutxi dagoela. Hala ere, logika guztien gainetik eta egia guztien azpitik, kristoren saioa. Tarteka-marteka baino argitaratzen ez diren horietakoa.

Erregai sintetikoen zubigintza

Amatiño 2021/01/26 12:00
Gasolina-autoen iraultza orain 120 urte gertatu zen; Interneten aurki daitezkeen argazki bi ikusi besterik ez dago. 1900 urtean, New Yorkeko kale nagusian zebiltzan ibilgailu guztiak zalgurdiak ziren, zaldiz tiratuak, gasolinako bat bakarra salbu. Hamahiru urte geroago, kale berean, denak ziren gasolinakoak, zaldizko bat izan ezik.

Oholtzetako maisuak oholtzak utzi

Amatiño 2021/01/24 17:05
Txomin Heguy antzez-maisu lapurtarrak utzi dio bart oholtza-jokoari. Donostiako Antzoki Zaharrean izan da, “Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara” antzerki-saioaren ostean. Ohorezko makila jaso eta agur esan zuen. Hitza atxikiko ez balu ere, ez lioke inork gogoan hartuko.

Mende erdi luze kantatzen

Amatiño 2021/01/22 23:45
“Guk euskaraz, zuk zergatik ez” abestia ez da herri-kanta soila. Sarri besterik uste arren, egile zehatza du: 1960ko hamarkadan “La Voz de Guipúzcoa” irratiak* eratu ohi zituen leihaketetan parte hartutako rockero zaharra**, Josean Larrañaga “Urko”, Franco hil baino lehenagoko aurrehistorian ingelesez kantatzeari ekin zioten euskal abeslari mitikoetakoa.