Kultura garestiegia omen
Amatiño
2022/09/13 23:55
Arantzazu Egunaren biharamunean kontzertu bi (1) izan ziren bertako santutegian, Columbus Fundazioak eratuak, haurren gaixo arraroen ikerkuntza laguntze aldera. Bietan izan zen aparteko abagunea, XVIII. mendean Giovanni Guadagninik egindako biolontxeloa bertatik bertara ikusteko eta entzuteko.
Erantzunik ez
Elkano, heroia edo bilaua? Ospatu ala lotsatu?
Amatiño
2022/09/10 21:00
Kultura eta gizarte guztietan dira gainditu beharreko mitoak eta tabuak. Segurutik ez dago iragana idealtzerik baina, aldi berean, ezta iragana egungo iritziez eta balioez epaitzerik ere. Historiaren interpretazio objektiboak, informazioaz gainera, garaien araberako mailaketa behar du.
Sendabelarrek dakitena eta erakutsi dezaketena
Amatiño
2022/09/05 23:30
Garbiñe Larrearen (Urnieta, 1976) liburua zentzuz eta jakitez burututakoa da. Maitasunez eta zuhurtasunez egokitua. Belaunaldiz belaunaldi jasotako praktikaz gehiago, azken orduko joeraz baino, sendabelarrek dakitena ezagutzeko, biltzeko eta erabiltzeko, katea ez dadin eten.*
“Zitekeenik txarrena gertatu da”
Amatiño
2022/08/31 08:40
Ehun eta hamar urte joan dira, Roald Amundsen esploratzaile norvegiarra estreinako heldu zenetik Hego Polora. 110 urte ere, 35 egun geroago Robert Scott britainiarra bertaraino bigarren iritsi eta, ezustean Norvegiako ikurrina ikusi ahala, zera esan zuela, porrotaren porrotaz: “zitekeenik txarrena gertatu da”.
Telefonorik, telebistarik eta emakumerik gabe
Amatiño
2022/08/27 23:00
Harrigarri bada ere, ia ahaztu egin zaigun arren, orain dela hogei urte eskas ez zen Debako Ozio-Bide elkartean ez telefonorik, ez telebistarik eta ez emakumerik onartzen. Ez nion sekula inori entzun, hura guztiz normala ez zenik.
Iratxeta: harrizko herria
Amatiño
2022/08/23 23:30
Edozein erdi eskolatu da gai, arkitektura erromaniko eta gotikoaren arteko zenbait alde bereizteko. Baina, estilo-kontuez aparte, hainbatek ez daki, ordea, erromanikoa monasterioen inguruan suspertu zena eta gotikoa, aldiz, gotzainen, jauntxoen eta agintaritza zibilaren eraginez loratu.
Garai-aldaketen madarikazioa
Amatiño
2022/08/19 20:40
Benito Lertxundiren kantaren leloak dio: “Oi Baldorba! Esazu nor zen bidetik baztertu zintuen madarikatua.” Ez dago esaldia, hitzez hitz, ulertuko ez duen euskaldunik. Baina, nik neuk, behintzat, aitortu behar, ez nintzela muinaz erabat jabetu bertaraino joan arte. Nola arraio dago sekulako arkitektura-ondare hori, noraezean eta ezjakinean, Iruñetik ordu erdira?
Jaiotzez nafarra, adimen artifizialaren aitona
Amatiño
2022/08/16 09:30
Santiago Ramón y Cajal (Petilla, 1852 - Madril, 1934) mediku eta zientzialari nafarrak landu zituen, estreinako, neuronen izana eta izena. Zientzia unibertsalak aitortzen dio neurozientziaren aitatasuna.
Nazio euskaldunaren atarramentu gaiztoa
Amatiño
2022/08/12 17:00
“Euskaldunok nahikoa dugu nonbait euskararen funtzio, estatus eta eskubide ez-hegemonikoak izatearekin“ dio Joxe Manuel Odriozolak. Eta, hartara, Estatu-aparaturik ezak, euskal botere nazionalik ezak, euskararen hondoratzea eragingo du. Horra, “nazio euskaldunaren atarramentua”.
Europako musika-topaketarik zaharrenetakoa
Amatiño
2022/08/08 09:00
Abuztu oro bezala, aurten ere eratzen ari da, gurean, Donostiako Musika Hamabostaldia. Aurtengoa da 83. ekitaldia, ez baitzen alferrik 1939ko abuztuan hasi, ostalari donostiarren ekimenez, gerra amaitu bezain laster turismoa berriro suspertarazteko ahaleginetan. Espainiako musika-topaketarik zaharrena da eta Europako antzinakoenetakoa.