Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal erraketisten historiak ez du inor salbatzen

Euskal erraketisten historiak ez du inor salbatzen

Amatiño 2023/03/09 08:00
“RAQUETISTAS. Gloria, represión y olvido de las pelotaris profesionales” (Sans soleil. Vitoria-Gasteiz, 2022) da, behar bada, euskal kolektibo batek jasandako gutxiespenaren aurka sekula idatzitako alegatorik zorrotzena.

Eibartarrak
Eibarko ikasleak, 1936 urtean. .
Errealitateak fikzioa gainditzen omen du, eta Olatz Gonzalez Abrisketa antropologia-irakasleak (UPV/EHU) bildutako dokumentazioak edonor oilo-ipurditan jar dezakeen horietakoa da. Nola arraio izan da posible hori guztia? Atera kontuak, bost adibide baino ez, informazioz jositako 250 orrialdeko saiakeran.

 

Euzko-Deya aldizkariak jaso bezala, 1943an., 1432an kirolari profesional zeuden euskal pilotan: eskuz (92), erremontez (106), palaz (182), zesta-puntaz (265), erraketaz (734) eta bestelakoez (50). Erdiak baino gehiago, beraz, emakumeak. 1980an ez zen batere emakumerik geratzen.

Marina Basauri
Marina Basauri eibartarra. 1927-2017

 Espainiako Pilota Federazioaren idazkari zela, Luis Bombinek 1946an argitaratu zuen “Historia, ciencia y código del juego de la pelota”. Eta hitzaurrean zera zioen: “En las canchas, ese tenis de frontón resulta un tanto feminoide, o por lo menos femenino, y se nos ha presentado y representado por lindas pelotazales con dulces remoquetes como ‘Pilarín’ o ‘Marité’ y otras chistosas glosolalias, más propias de la cinematografía que del viril y masculino pelotear, dicho sea en incontenible sinceridad y sin intención de zaherir a nadie”.

 Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek, 1964ean., Pelotari film mitiko eta epikoa egin zuten, Oteizak etikaz eta estetikaz bedeinkatu zuena, nahiz batere emakumerik agertu ez. Arestik, berriz, arte-ikuspegi haren supergizonaren aldarri fisikoa eta euskararik eza kritikatu arren, ez zuen emearen faltarik nabarmendu.

Auñamendi Entziklopediak 700 orrialde inguruko liburu garaua argitaratu zuen 1978an, pilotari buruz, euskal kirol nazional gisa. Ez zuen erraketa-jokorik aipatu ere egin, ordurako emakumeek 60 urte zeramatzaten arren jokatzen profesionaltasun homologagarriaz.

 Azken erraketa-partida 1980an izan zen. Urtebete lehenago, hogeita hamarren erraketista bildu ziren Arraten, elkarrekin bazkaltzeko. Argazkia Javier Fernández 'el-Zurdo' eibartarrak atera zuen eta testua Manu de Agirre (1924-2010) pilota-kronikariak El Correo egunkarian idatzi. Argazki-oina irakurri besterik ez dago konturatzeko, garaiko pilota-kazetaririk ezagunenetakoa izan arren, ez zekiela bildu zirenen egiazko maila profesionalaren eta haien nondik norakoaren berri.

Horixe izan zen, hain zuzen, emakume pilotarien patua. XVIII. mendean gauza ziren gizonezkoekin aurrez aurre jokatzeko. Erraketaz jolasten onenak izan ziren beti. Eskola sortu zuten, frontoiak eraikiarazi (Bartzelonan bakarrik sei zeuden 1948an.), kirol-industria eragin (inguruko zerbitzuez gainera, bi mila pilotari profesional mugitu), lanbide duina suspertu (gizonezkoak baino gehiago irabazi) eta munduan barrena (30 frontoitan)  pilota-zaletasuna areagotu zuten, beste ezein pilota-motak baino gehiago. Ez zitzaien, ordea, emakume izana barkatu, kirola –naturaz-- gizonezkoena baino ez zelakoan.

Faszismoak mespretxatu zituen eta frankismo instituzionalak, nahiz lortu ez, sukaldera bidali gura izan; baita kazetaritza misoginoak haien duintasuna eta ospe ona zalantzan jarri ere. Baina, horrez gainera, 1965etik 1979ra bitarteko euskal mugimendu aldarrikatzaileek ez zuten euren alde ezer egin, eta ez askorik gehiago 1980tik aurrerako euskal erakunde demokratikoek ere. Abertzaletasunak ez ikusi egin zien (1),  inor ez zen haietaz jabetu edo arduratu, ezta mugida feministak ere. Inor ez.

(1) Nahiz  Olinpiar Jokoetan parte hartu ahal izateko oinarrizko baldintzetakoa bi generoen partaidetza izan.

Deba 1915
Erraketistak jokoan, Debako pilotalekuan, 1915 urtean. Indalezio Ojangurenen argazkia.

Olatz Gonzalezen ondorio-laburpena

Antropologia-irakaslearen liburuko azken lerroak hitzez hitz errepikatuko baditugu… Lo que defiende este libro es que la raqueta es una modalidad central en la historia de la pelota vasca, la más exitosa durante al menos dos décadas, y que su omisión, su ocultamiento histórico, responde y alimenta a un machismo endémico que todavía domina la escena deportiva, en la que la inversión pública en deporte femenino no llega ni a un diez por ciento, ni tampoco lo hacen las mujeres directivas ni federativas.

Mientras eso siga así, mientras las niñas sigan custodiadas en sus casas y los grupos de niños habiten solos las plazas, mientras no se exija la presencia igualitaria de las niñas en los equipos escolares, mientras los sexos sean segregados antes de que la competencia lo requiera, mientras vayamos en masa a celebrar la competición masculina, y desdeñemos la femenina, mientras no nos liberemos en definitiva del régimen de la diferencia sexual que el deporte naturaliza, esta historia volverá a repetirse, con otros rostros, indefinidamente,”

Oier G
Oier G dio:
2023/03/09 18:57
Manu de Agirre horren argazki-oin hori irakortzerik bai, Amatiño?

Artikulo ona bestalde, eskerrikasko. Eta apuntatzeko moroko liburua. Gure etxian amari-eta askotan entzun izan najetsen raketistak aittatzen, baiña ni kirolarixa izan ez, eta eurak be ez juen aldarririk egitten. Izan zirala, eta igual pena pixkat bebai, izan ziranakin, oiñ jentiak ez gogoratziangaittik. Imajinatzen juat, "halan izan bihar zala" pentsauko zebelako. Andrak beti ixilik, eta aguantatzen; eta ez Frankoren aldekuenak bakarrik.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: