Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Negazionistek ez dute arrazoirik, baina…

Negazionistek ez dute arrazoirik, baina…

Amatiño 2023/03/13 13:05
“Negazionismo” adieraren sorrera Holokausto nazia (1939-1945) ukatzeari lotzen bazaio ere, kontzeptu edo definizio gisa, behintzat, ingelesez azaldu zen aurrenik Merriam-Webster hiztegian (1870): “Denialism: zerbaiten existentzia, egia edo baliotasuna ukatzeko praktika, benetakoa, egiazkoa edo baliozkoa den froga edo ebidentzia sendoa izan arren".

Ehun eta berrogei eta hamar urte geroago, negazionismoa iritzi ohi zaio hainbat gertaera historiko (Holakaustoa, gizakia ilargira iritsi izana…) zein zientziaz frogatutako zenbait diziplina (espezien eboluzioa, klima-aldaketa, HIESA, Lur esferikoa, txertuak…) ukatzeari.

Ez da ebidentzia enpirikoaren eta negazionismo antizientziaren artean jendaurreko eztabaidarik sarri izaten (esaterako BBCk erabakia du zientzia ukatzen dutenei aukerarik ez ematea), jakintza eta jakintzarik eza maila berean jartzea litzatekeelakoan. Hala ere, nahiz ukatzaileei arrazoirik ez onartu, bada arazoari ezin zaiola ez ikusi egin uste duenik.

Hain zuzen, Daniel Innerarity filosofoak dioenez (“La sociedad del desconocimiento”. Galaxia Gutenberg, 2022): “En muchos sectores de la sociedad se ha asentado la idea de que la ciencia se ha ido convirtiendo en una institución que decide sin legitimidad sobre lo técnicamente factible, lo económicamente provechoso y lo políticamente conveniente.”

Areago “la rebelión de los negacionistas puede interpretarse como una reacción contra la colonización de la política por los expertos Todos aquellos grupos que no aceptan la cientifización estarán tentados de justificar sus posiciones recurriendo a un saber esotérico, a hechos alternativos o a teorías de la conspiración. Los negacionistas, pese a que no tienen razón, nos informan de los riesgos que plantea la disolución de la política en una disputa en torno a la objetividad”.

Alegia, negazionisten baitan dagokeen arazo soziala ez da, nonbait, zer defenditzen duten, zer dela-eta jalgitzen diren baizik; “aunque puedan ser unos necios, quienes desprecian a la ciencia nos advierten de que tal vez no está bien articulada con la política y la sociedad”.

Negazionistek erabili ohi dituzten argudioak onetsi ez arren, Innerarytik salatzen du zientziaren nolabaiteko harrokeria: “la ciencia debe presentarse con la debida modestia”. Eta zubigintza proposatu: “la mejor manera de combatir al negacionismo no es tanto insistir en la verdad que niegan como repolitizar los conflictos y permitir una articulación entre los hechos y las decisiones que no sea vista como una imposición, sino como un ejercicio de libertad”.

Asier Arregi
Asier Arregi dio:
2023/03/13 14:57
Innerarytik ez du arrazoirik, baina...

"Negazionista" terminoa pandemia garaian era goebbelianoan jarri zaion jende taldeak, Euskal Herrian era oso argian eta munduan ere orohar, zientzia eta metodo zientifikoa aldarrikatu du behin eta berriro. EITBri hiruzpalau aldiz eskatu zaio eztabaida zientifikoa egitea. Eta ezertxo ere ez. Bertsio pseudozientifiko ofizialetik kanporako guztia zentsuratzea izan da medio guztien erantzuna, nahiz eta zentsuratutako ahotsak zientzian nobel saridunak izan edota gai hauetan punta-puntako zientzialariak.

Zientifikoki ez dago froga bakarra SARS-COV-2 birusak Covid-19 sortzen duenik demostratzeko. Birusa ez dute inon isolatu eta beraz, txertoa ez da txerto, birusarekin zerikusirik ez duelako. Terapia geniko esperimentu bat da kasurik onenean. Emaitza tamalgarriak dituen esperimentua heriotza kopuruari begira, ume eta gazteen miokarditisak, iktusak, bapateko heriotzak, nesketan hilerokoarekin arazoak, minbizi galopanteen gehitzea, eta abar.

Jakintza esoterikoa, bertsio ofizialarena izan da. Musukoak derrigortu ditu hauen onuraren froga zientifiko bakarra ere izan gabe mahai gainean. PCRak ez du balio zientifikorik diagnosirako, Kary Mullis sortzailea eta nobel saridunaren arabera, eta gainera, ziklo askorekin era okerrean erabili izan da (positibo faltsuen handitzearekin).

Inneraryti gauza batzutan ez dago hain oker... Zientzia hitza froga zientifiko gabe harrokeriz darabiltenekin esaterako. Berauen inposaketa. Apaiz bihurtu dira. Zientzia jainkotu dute eta sinesmenez onartu behar da diotena eta hortik kanporakoak esoterikoak, konspiranoikoak eta negazionistak. Ja! Zientzia, ez da hori. Zientzia zalantzatik elikatzen da, metodo zientifikoa aplikatuz egiten den ikerketatik, eztabaidatik, estatistikak aztertzetik, ondorioak aztertu eta hipotesiak egitetik, teoriara heltzeko... eta inola ere ez egin dutena.

Zientzia beti eboluzioan dago eta zientifikoki egin diren baieztapenen %90etik gora, aurrerago ukatuak izan dira, zientifikoki.

Dogmarik ez, ikasketa bai.
Oier G
Oier G dio:
2023/03/14 19:11
Arrazoia jaukak Innerarityk; eta Arregik bebai, "inneraritasun" nahikua, puntu horretan behintzat.

Zientzia indartsua dok, eta horretxegaittik, apala izan biok ezinbestian. Eze, tresna indartsua eskutan dakanak, berorrekin kontrarixuak modu txarrian zapaltzeko tentaldixa izan lajeikek, eta gero hau gertatzen dok. Beittu zenbateko indarra hartu daben negazionistak! Seguro Sun Tzu gerrazale txinatarrak be zeozer idatzi juala honi buruz: kontrarixua irabaztia, ondo; baiña umillatzia, txarto; iraintzen badok gitxien uste duan partetik urtengo jak-eta! "Hartzekuekin" etorriko dok, gaiñera; eta horrek gauzak konplikatzen jittuk.

Nere biharreko terrenora ekarritta, osteopatia izenekuakin gertatzen diharduana antzekua dok. Oso kritikagarrixa dok, zentzu askotan; baiña ebidentzia zientifikuen aldeko batzuek oso modu... zazkarrian jardun juek. Etxagok horren premiñarik..

Gaiñera, jarrera eskasok (kontrarixua umillatziana, txistiak eginda etc) ez jittuadaz ikusi zientifikuen aldetik; normalian, zientifikua bai dok apala, zalantza metodikua erabiltzen dabelako. Jarrera iraingarrixok, lintxamendurako joera hori, zientzixian alde dagozen herrittar "normalak" jaukek normalian.
Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2023/03/15 12:12
Gustora irakurri ditut hiruron argudioak eta bat egiten dut esaten dituzuen gehienekin. Aitortu nahi nuke "egia berdaderoak" saltzen dizkidatenekin mesfidantza sortzen zaidala, eta denbora gutxira gelditzen dira agerian. Matematika teorikoa ere oso zehatza da, baina errealitatean faktore askok eragiten dute 2+2 = 3,98 emaitza lortzea. Zer ez da gertatuko biologian edo medikuntzan, non ezagutzen ez ditugun barne-prozesu asko gertatzen diren. Eskerrik asko!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: