“Lide ta Ixidor”, 112 urte geroago
Amatiño
2022/10/23 23:00
Bilboko Koral Elkarteak aurkeztu du “Lide ta Ixidor” (1910) operaren inoizko lehen grabazioa. Gaurdanik salgai dago kalean eta entzungai online, Google-Play, Spotify, You-Tube nahiz gainerako hogeitaka plataformatan.
Erantzunik ez
Haize-errotek aldeko haizea behar dute
Amatiño
2022/10/18 08:00
Nafarroan, argindarraren %49,2 energia berriztagarriez lortzen da eta euretarik %41, eolikoaz. Euskal Autonomia Erkidegoan, ostera, berriztagarriak %16,5 dira eta haize-energia, %5,9. Espainiar* autonomiaz autonomia, Nafarroa aurrenetakoa da energia eolikoaren ekoizpenean eta Euskadi, aldiz, azkenetakoa.
Nerabetan, adurra zerigula, ezagutu genuen Marylin
Amatiño
2022/10/14 10:05
Edonork du edozein historia asmatzeko eskubidea, baina ez asmakizunak egiantza –are gutxiago egiazkotzat-- azaltzeko, eta, zer esanik ez, harako asmakizunak jakineko pertsonen bizkar irudikatzeko. Denak ez du balio.
Km0aren paradoxak
Amatiño
2022/10/10 12:35
Jendeari galdetuz gero zergatik garestitu ote den energia azken urtean, barrena hamarretik bederatzik erantzungo luke Ukrainako gerrarengatik izan dela. Baina hori, neurriren batean egiantza izanik ere, ez da lehenengo arrazoia, hirugarrena baino.
Satelite artifizialak vs Foucault
Amatiño
2022/10/06 11:20
Leon Foucault (1819-1868) fisikari eta astronomo frantsesak baimena eskatu zien Parisko Panteoiaren arduradunei, Lurrak poloen arteko errotazio-ardatzaren inguruan bira egiten duela frogatzeko, Paristik bertatik eta begi bistan, inora joan beharrik gabe.
Argentina, 1985
Amatiño
2022/10/02 20:00
Argentinako azken diktadura militarra 1976tik 1983ra bitartekoa izan zen, Rafael Videla* teniente-jeneralaren agintepean. Urte hartan, Argentinak demokrazia berreskuratu zuen Raúl Alfonsin presidentea (1983-1989) zelarik eta dekretuz erabaki, lehen aldiz historian, bederatzi militarrik gorenei epaiketa zibila egitea. Auzi honen zertzeladak biltzen ditu “Argentina, 1985” filmak.
"Iparraldearen orena", Iparraldeko ordua baino haratago
Amatiño
2022/09/28 17:55
Irailaren 22an. hogeita hamar urte bete berri dira ETBk sortu zuela, Baionan, “Iparraldearen orena” albiste-programa, astelehenetik ostiralera, Allande Boutin (Vernon, 1958) kazetari paristarra (ama zuberotarra) zelarik arduradun, ordezkari, aurkezle, berriemaile, informazio-biltzaile, ekoizle, mezulari eta oroegile.
Kritikorik “vintage” eta independienteena
Amatiño
2022/09/24 23:00
“El crítico”, Juan Zavala eta Javier Moralesen dokumentala*, zinema-kritikaren garai-aldaketaren adierazgarri nabarmena da. Alegia, urtetan, Carlos Boyeroren gupida gabeko kritika zorrotzaren beldur izan den zinemagintzaren, eta Carlos Boyero nor denik ere jakiteke jarraituko duen “zinemiraren” arteko behin betiko etena.
Ama eta alaba, aldi berean
Amatiño
2022/09/20 13:25
Azkenean, “Cinco lobitos” filmak ez du ordezkatuko (“Alcarràs”en* mesedetan) espainiar zinemagintza, 95. Oscar Sarietan. Donostiako 70. Zinemaldian ikusi ahal izango dugu, ordea, Alauda Ruiz de Azuaren filma, Zinemira sailaren baitan, hilaren 23an eta 24ean.
Naukas: urtean zehar Euskal Herrian eratzen den zientzia-zabalkunderik nabarmenena
Amatiño
2022/09/16 12:45
Naukas zientzia-zabalkunderako jardunaldien XI. edizioari ekin zitzaion atzo eta, igande arte, hiru egunetan zehar eratuko da Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedrak antolatua, Juan Ignazio Perez Iglesiasen ardurapean.