Mississippitik Bidasoara
Amatiño
2012/07/16 21:40
Lagun minari esker asteburu honetan deskubritu dut nik, estreinako, honezkero zazpigarren urtez Hondarribian eratu den blues jaialdia. Giro ona, programa atsegina, lehen mailako musikariak eta… doan. Nork eskain dezake gehiago?
Erantzunik ez
Autonomiak, ahulen onuragarri
Amatiño
2012/07/15 11:20
Ondo dago espainiar autonomien arteko konbergentzia aldarrikatu beharra, baina komeni ere komeni litzateke europar estatuen arteko konbergentzia helburutzat hartzea. Katalanek gogoko ez duten bezalaxe euren produktibitateaz Extremadurako funtzionarioen soldatak ordaindu behar izana, Alemaniako langile soilek ez dute ulertzen zergatik euren zergez Andaluziako golf-zelaiak ureztatu behar diren.
Doikuntzak doitzeko garaia
Amatiño
2012/07/12 22:00
Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Xabier Arzalluz tarteko zen bileran, buruzagi jeltzaleak galdetu zidan: “Garatu eta garapen… azken bolada honetan ez det besterik entzuten. Ze arraio da garatu? Zer esan nahi du garapenak?”
Sakarinak minbizia sor dezake…
Amatiño
2012/07/11 16:50
Sakarina gozagarriak minbizia eragiten (omen) du. Holaxe, batere ñabardura eta erdipurdikorik gabe, frogatu zuten orain hogeita hamabost urte inguru Estatu Batuetan egindako ikerketek. Laborategi-arratoiei egunero eman zitzaien, hainbat hilabetetan, euren pisuaren %5 besteko sakarina eta dezente askori minbizi-tumoreak hazi zitzaizkionez maskurian... Horra, zientzia hutsa, enpirismo nabarmena.
Euskal arazoa, aginte arazoa
Amatiño
2012/07/09 19:40
“Espainiako historia politiko konstituzionalean euskaldunen autogobernurako auzia garrantzitsua izan da. 1808an eta 1812an lehendabizi baina bereziki 1839az geroztik 'euskal arazoa' derizona agertu zen. Aginte arazoa bereziki. Eta horren froga edo adibiderik garbiena Espainiako Parlamentuan agertzen zaigu. Belaunaldiz belaunaldi, 30 urteko tartean, euskal nortasun juridikoa eta politikoa aztergai bihurtu ohi da. Eztabaida eta tirabira horrek era eta erpin ugari ditu. Baina azken batean, aginteari buruzko eztabaida izan ohi da” (Joseba Agirreazkuenaga, 2012).
“Gaur Egun”: gaztelaniaz burutu eta euskaraz jarraitu
Amatiño
2012/07/07 16:55
Aurrenengo "Gaur Egun" albistegia, sekula euskaraz izan den lehena, 1983ko otsailaren 1ean kaleratu zen. Jakina denez, ETBren lehen emanaldia 1983ko urtarrilaren 1ean izan zen, Urteberri-egunez, eta ondoren itzali egin zen hilabete luzez. Zergatik ote? Zer gertatu zen urtarril osoan zehar?
Nerabezaroa gainditu
Amatiño
2012/07/06 00:05
Aspaldiotan sarri entzun ohi diegu enpresa-ekimenik sekula euren bizkar hartuko ez dutenei (eta hemen bakoitzak aipa bitza burura datozkion giza-sektore hiperkritiko guztiak) enpresa txiki eta ertainarenak egin dituela behin betiko, kapitalismo erraldoiaren eta neoliberalismo maltzurraren mandiopean.
Atezaina, beltzez, jakina
Amatiño
2012/07/04 23:35
Gorka Iraizoz atezaina beltzez jantziko da, aspaldiko partez, aurtengo denboraldian. Eta gustu-gustura jantziko gainera beltzez, betidanik gehien gustatu izan zaion kolorea delako, bai, baina baita ere Iribar “maiteak” erabili ohi zuena delako.
Ideologia ote… ala eskola besterik ez?
Amatiño
2012/07/03 23:30
Bistan da Garoñak ez duela nork defendituko Araban. Bistakoa, komunikabideetan albiste diren denak edo gehien-gehienak kontra dituela. Baina, begien bistakoa ere, hainbatek Garoñaren aurka erabili ohi dituen argudioak ez direla, ene irudiko behintzat, aproposenak.
Emakumeen argazkizaletasunik eza
Amatiño
2012/07/02 12:00
Etxean haurrak dituen edonork badaki mutikoak neskatoak baino elektronikazaleagoak direna. Ez da berria, teknologiak betidanik liluratu izan du gizonezkoa andrazkoa baino gehiago. Emeak ez die nonbait tramankuluei zorrik. Zergatik dira arrak argazkilaririk gehienak?