Ulia, kaio astrapalatsuen paradisua
Amatiño
2013/05/03 12:00
Donostiako Ulia mendia ez da parajerik ezagunena mendebaldeko gipuzkoarrontzat. Urgull, Ingelesen hilerria eta kaialdea ezagun samarra dira; zer esanik ez --eta ume-umetatik gainera— Igeldo. Baina Ulia oso urruti geratzen zaigu, “beste puntan”. Hala ere, Uliak ere merezi du joan-etorririk.
Erantzunik ez
Espainiako lanik eza, markarik marka
Amatiño
2013/05/01 13:40
Espainiako lanik ezak markak hausten jarraitzen du. Martxoaren 31koa sekula izan den daturik kaskarrena da espainiar estatu mailan eta Euskal Autonomia Erkidegokoan 1997tik hona izan dugun eskasena. Baina, hori bai, ahaztu egin zaigun arren, 1981-1996 arteko hamazazpi urteetan izandakoa baino hobea.
Harrizko atea, labarrean
Amatiño
2013/04/29 00:10
Ez dut nik esango sasi-harresi horrek historia handirik izan dezakeenik; behar bada hainbat kortaren edo lur-eremuren arteko zatiketa besterik ez da, baina onartu ere onartu beharko, ate-mota hori behintzat ez dela ohikoa baserritarren artean.
Enpresaren eta unibertsitatearen arteko esperientzia onuragarria
Amatiño
2013/04/27 16:05
Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatearen Komunikazio Masterrak formula arrakastatsua aurkitu du, ikasleek alegiazko komunikazio-planak ez ezik, benetako enpresentzako egitasmo errealak lantzerik izan dezaten eta merkatuan sortu ohi diren egiazko beharrizanei erantzuten hasi daitezen.
Lur promestuak libra gaitzala herri-administraziorik ezetik
Amatiño
2013/04/24 23:30
“Tierra prometida” (Promised land) da nire lanbidearen gisako, pareko edo antzerako duen edonork lan-arrazoi hutsez ikusi beharreko filma, enpresa handien eta auzotarren arteko harremanak gogoan dituenez gero. Eta, hain zuzen ere, baita gaur egun Araban pil-pilean dagoen gaia ere: haustura hidraulikoa edo hidro-haustura.
Zelako gizarte-mota, halako gizarte-lehiakortasuna
Amatiño
2013/04/22 22:35
Ikerbasquek zazpi milioiren laguntza jaso du Europar Batasunaren aldetik hurrengo bost urteetan zehar mundu guztiko ehun (aurten hogeita bost) ikertzaile gazte kontratatzeko. Euskal iker-erakundeak nahi luke aukera honetaz baliatu atzerrian sakabanaturik diharduten euskal ikertzaileak, ahal den neurrian, aberriratzeko.
Erletxez honaindi, Erletxez haraindi
Amatiño
2013/04/20 22:05
Ermutik Muskiza, Gipuzkoako mugarritik Kantabriakoraino, 70 kilometro eskas daude eta erdi inguruan, Bizkaiko bihotzean, Erletxe. Galdakaoko auzoa besterik ez da Erletxe, bideguretze soila, betiko gasolindegia eta ezer gutxi gehiago. Baina hilaren azkenean ez da gero berdin izaten Erletxez haraindi ala Erletxez honaindi bizi.
Herkules eta Pyrene bikotearen paradisua
Amatiño
2013/04/18 23:55
Herkulesek eta Pyrenek (Tubalen alaba eta Noeren birbiloba) elkar maitatu zuten eta maitasun sutsu harek eragin omen zituen negar-malkoak (ibonak) eta urrezko latsak (Aurin). Pyrene hil zenean, berriz, Herkulesek maitalearen gorpua estali zuen harritzarrez eta Pirinioak sortarazi.
Sinfonia-orkestrek ez dute botorik ematen
Amatiño
2013/04/16 22:45
Vladimir Askenazik Donostian aditzera eman duenez gero, orkestrek ez omen dute “botorik ematen”. Alegia, gizarte-eskariaren zain baleude, erakundeek ez omen lukete sekula sinfonia-orkestra publikorik finantzatuko. Askenazik dei egin die alderdiei, botorik irabaziko ez duten arren, herri-orkestren alde egin dezaten.
Eguakoitzekoa
Amatiño
2013/04/14 20:45
Eguakoitzean, uste baino beranduago, baina afaldu egin genuen Bergaran. Eta afalorduan, ezinbestez, atez ateko zakar-bilketa izan zen gaietarik bat. Etsipena nagusi, ordea: “Bai 4.691, baina alperrik. Horre(e)k eurena aurrera. Ez jakuek iñona bape ardura”.