Gaizki hazitako jauntxo umemokoak
Amatiño
2014/07/05 00:20
Batzuek uste dute, orain, bizikleta ere beraiek deskubritu dutela. Oso kirolzaleak izango dira, ekologistak, energia-aurreztaileak eta aurrerakoiak, baina gaizki hazitako jauntxo umemokoak baino ez dira, banaka batzuk bai behintzat.
Erantzunik ez
Barrokoa eta tangoa, elkarren eskutik
Amatiño
2014/07/02 00:05
XVIII. mendeko barrokorik ospetsuenetakoa eta XX. gizaldiko tango berritzailerik nabarmenena elkarrekin ezkondu ziren ostiralean, Amsterdamgo Concertgebouw aretoan, zernahi delarik musika onak eskaini dezakeen sinbiosirik hunkigarrienaren altzopean. Sekulako programa eta demaseko lekua.
Norberaren buruari pankarta jartzeko ordua
Amatiño
2014/06/29 23:50
Euskal Autonomia Erkidegoan, industria (%36), garraioa (%26) eta energia (%13) dira Berotegi-Efektu Gasak gehienbat eragiten dituzten sektoreak. Hiruon artean BEG-isurpenen %75 sortarazten dute.
De reyes, repúblicas y otras historias menos públicas
Amatiño
2014/06/27 12:00
El mismo informativo de ETB que recogía imágenes de las manifestaciones callejeras contrarias a la monarquía tras la abdicación de Juan Carlos de Borbón, ofrecía minutos más tarde el mapa de Francia con la nueva distribución regional que, hacia 2020, puede traer consigo la pérdida del Consejo General del Departamento de Pirineos Atlánticos, que engloba a los tres territorios vascos de allende el Bidasoa.
Echenoz…
Amatiño
2014/06/24 23:55
Ez dut uste nobelagile askorik dagoenik munduan bere azken lau eleberriak euskaraz itzuliak ikusi ahal izan dituenik: “Ravel” (2006), “Lasterka” (2008) eta “Tximistak” (2010) aurrenik eta orain, berriz, “14” (2012) delakoa tarteko, Jean Echenoz okzitaniarra dugu segurutik bakarrenetakoa.
Emakume ikustezinak
Amatiño
2014/06/21 23:55
Dickensen inperioa batetik… Beauvoir, Sartre, Genet, Cocteau eta Camusen kosmosa, bestetik… idazle-munduaren giroan kokatzen diren filma bi ditugu egunotan euskal zinema-aretoetan. “The invisible woman” bata, “Violette” bestea. Eta, funtsean, batek ez ezik biek biltzen dute, “ikustezinak” izateari uzteko, emakumeek jorratutako bidezidor luzea.
Ezezagunak 0 – Claudio Bravok 2
Amatiño
2014/06/19 22:00
Futbol-zaletasunak eta atxikimenduek ez dute beti nondik norako zehatzik izaten. Atzoko partidan nire ilobarik nagusienak Txileren aldeko postura egin zuen. Segurutik joan zen astean ez zekikeen Txile non arraio zegoenik ere, baina atzo, ostera, Claudio Bravoren alde jarri zen, donostiar atezainaren alde alegia. Espainiarren artean ez zuen, antza, erreferentzia ezagunik aurkitu. Ezin ba, atxiki.
Arroila-jaitsiera, Siresako Espital errekan barrena
Amatiño
2014/06/18 19:00
Siresako arroila-jaitsiera ikasteko aproposa da, adrenalina ernaltzeko nahikoa eta zaletasuna eragiteko neurri-neurrikoa. Azkenean pozik, baita harroxko samar ere, eta neopreno lodia jantzi arren, dezente hoztuta eta mailatunez josita. Baina, gustura. Hurrengoan, gehiago eta hobeto.
Agirre lehendakaria: politikaren pasio errealista
Amatiño
2014/06/16 00:10
Hamar urteko ikerlanaren ostean Ludger Mees, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta José Antonio Rodríguez Ranz historialariek elkarrekin idatzi dute Agirre lehendakariaren (1904-1960) biografia: “La política como pasión”. Biografia, ez hagiografia. Alegia, balantza orokorra Agirre zenaren aldekoa bada ere, egileek ez diote muzinik egin haren gaizki eginak edo ondo asmatu ez izanak biltzeari.
Marketinaren "biblia"
Amatiño
2014/06/13 00:10
Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzaz, eta Deustuko Unibertsitatearen ildotik, kalean da MARKETINAREN OINARRIAK liburukote mardula. Ia mila orrialde luze eta bost zentimetro lodi, marketinaren “biblia” da, Philip Kotler “guru” handiaren emaitzarik funtsezkoenetakoa. Hemen da, heldu da. Hamabigarrenean euskaraz, agidanez.
