Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Leitzarango bide berde eta ainubea

Leitzarango bide berde eta ainubea

Amatiño 2014/05/18 16:40
Beti noizbait joatekotan eta, azkenean, atzo larunbatez egin genuen Andoaindik Plazaolara bitarteko joan-etorria bizikletaz. Hogei kilometro luze, Andoaingo Goiko Plazatik nafar mugaraino. Bide berde lasaia, beti ere gorantza, Leitzaranen zehar; polita baina, aukeran, lar ainubea.

Leitzaranen zehar --eta hogeita bederatzi tunelpetan barrena-- bide gorria ez den (bertako basazainen ibilgailuak ibili ohi dira) bide berde hau Biotopo Babestua da eta ezin esan, beraz, paraje ederra ez denik; baina, aukeran, ainube eta laiotz samarra, segurutik aproposagoa udarako negurako baino.

Honako zidor hau 1904 urtean irekitako trenbidearen ondorioa da, Andoaindik Bizkotxeko meategietaraino iristeko egin zen burdinbidearen azken oinordea. Geroztik, mutur bietatik aurrera luzatu eta Donostiatik Iruñerako bidaiari-trentzat ere erabili izan zen, 1953an behin betikoz ahitu arte.

Izatez, Leitzarango bide berde hau Andoaindik Lekunberrira bitartekoa da eta Plazaola, erdibidean baino ez dago. Nafar isurialdea, Leitza herrian barrena, zainduagoa, txukunagoa, politagoa, irekiagoa eta eguteragoa omen da. Hurrengoan.

Leitzaran2

Plazaola, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan. Hogei kilometro luze Andoaineraino eta pare bat gehiago Lekunberriraino.

Laizaran1

Zortzi begidun ubide galanta, Ameraunen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: