Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Emakumeak ez dira ereslari

Emakumeak ez dira ereslari

Amatiño 2014/04/30 23:40
Musika klasikoko edozein kontzertutara joan baino ez dago ikusteko zein ugari diren emakumeak ikusentzuleen artean. Nabarmen ere azken urteotan zenbat gehitu den emakumeen kopurua han-hemenkako orkestretan. Ezagunak, bestalde, euskal abesbatzek dituzten zailtasunak gizonezkoak emakumeak beste biltzeko. Emakumeak, oro har, gizonezkoak baino musikazaleago ematen du. Ez bide du, ordea, konpositore izaterik gogoko. Jo eta entzun, bai. Konponitu, aldiz, gizonezkoek egin dezatela!
Emakumeak ez dira ereslari

Teresa Catalán

Emakumeak ez dira nonbait musika-konposiziorik burutzearen aldekoak. Ez dut nik esaten. Teresa Catalán iruindarrak esan du, Radio Euskadin aitortu du, penaz eta lotsaz, baina aitortu.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa apirilaren lehen hamabostaldian aurkeztu du, estreinako, Teresa Catalán ereslariaren “Printzesaren Dantza”. Hitzaurre gisa, Amaia Zubiria kantariak egin zituen sarrera-lanak.

Teresa Catalán ez da edonor musikagintzan. Bere erestiak edozenbat herrialdetan aurkeztu izan dira, Alemania, Argentina, Errusia, Espainia, Estatu Batuak, Holanda, Hungaria, Italia, Kuba eta Errumania tarteko. Konposizio eta Instrumentazio Katedradun emakume bakarra dugu Espainian eta hiru hamarkada daramatza musika-konposizioa irakasten.

Eta Radio Euskadin penaz eta lotsaz aitortu duenez: “Tamalez esan behar dut, denbora honetan guztian nire ikasleen %5 baino ez direla emakumeak izan”.

Zergatik ote?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: