"Los Arañones" mendi-elkartearen urteroko bilera
Amatiño
2014/08/17 18:10
Canfranc-eko "Los Arañones" mendi-elkarteak atzo ospatu zuen urteroko bilera. Goizean goizo lauzpabost orduko mendi-buelta, ondoren lagunarteko otordua eta opari-zozketa. Bazkalostean, etenbako jarduna afalordu arte eta gero... gerokoak.
Erantzunik ez
Dezibel guztiak ez dira berdinak
Amatiño
2014/08/14 18:00
Gizarte zaratatsuan bizi garenik ez dago zalantzan. Gero eta zaratatsuagoa, gainera. Industria-iraultzak, garraio-egiturak eta hirien handitzeak eragin dute egungo zarata-kutsadura. Zarata dezibeletan neurtzen da. Dezibel denak, teoriaz, berdinak dira, jakina, Baina guztiek ez digute berdin erasaten.
Bigarren euskal inbasioa
Amatiño
2014/08/11 12:05
Ezkaraik 2.000 biztanle ditu neguan eta 15.000 inguru udaran. Hamahiru mila bisitari horietatik gehientsuenak euskal hiritarrak dira. Ez, duela mila urte bezala, Arabatik eta Nafarroatik joanda, Bizkaitik eta Gipuzkoatik baino. Hala ere, orduan bezala, orain ere, gehienak euskal hiztunak. Bigarren euskal inbasioa, nonbait.
Lar zelbea ez da komeni, ezta esanekoegia ere
Amatiño
2014/08/08 17:25
Edu Barinaga ia betidanik ezagutu izan dut ekoizle. Eta “betidanik” ez da, nire kasuan, euli-kaka. Esan beharrekoak aurrez aurre esaten dituztenetakoa zena banekien eta ekoizle ona dena ez du inork zalantzan jarri. Orain, berriz, ETBren zuzendaritza onartzeaz frogatu du ausarta ere badela.
Malgutasunaren balioaz jabetzeko ordua
Amatiño
2014/08/05 10:45
Denden eta hipermerkatuen ordutegia dela-eta sortu den eztabaidak gogorarazi dit duela hamabost urte energia ekoizteko lantegien inguruan egin ohi zen salaketa: antza zenez, zenbait ingurumenzaleren iritziz ez omen zen egoki, zilegi, onargarri edo dena delakoa Euskal Herrian euskal gizarteak behar zukeen baino energia gehiago ekoiztea. Hau da, bego, txarrenean ere, ze erremedio, euskal merkatuaren eskariari erantzuteko besteko energia-produkzioa, baina ez gero kanpora esportatzeko energiarik ekoiztu... Utikan energia!
Gizonezkoen langabezia da emakumezkoena baino handiagoa
Amatiño
2014/08/01 00:10
Langabetu-tasa murriztu egin da aurtengo bigarren hiruhilekoan, EPAren datuen arabera, Euskal Autonomia Elkartean zein Espainian. Azken hogeita bost urteotako datu historikoak alderatuko baditugu, Espainiakoa nabarmen txarragoa da, zifra absolutuetan nahiz erlatiboetan.
Iturriak lantzen zituen kazetaria
Amatiño
2014/07/30 12:30
Maria Antonia Iglesias hil da, trantsizio demokratikoarekin batera agertarazi zen kazetari-andana berriaren lekukorik nabarmenenetakoa. Kazetari peto-petoa, bere buruaren jabe zena, hierarkia onesteko prest bai, baina inoren menpekotasunik onartzeko gertu ez zegoena.
Aragoitik Biarnora, ibonez ibon
Amatiño
2014/07/29 00:15
Aspaldian egindako mendikadarik ederrenetakoa aurreko larunbatekoa. Luzeagorik eta gogorragorik… makinatxo bat, bai. Baina, horratik, politagorik, nekez. Astungo eski-estazioan hasi eta, ibonez ibon, Bious-Artigues aintziraraino, bost ordu t´erdiko ibilaldi samurra, astiro samar, Aragoitik Biarnora bitarteko mendilerroan. Igelen eta muxarren paradisua.
Iruñetik Iruñerrira
Amatiño
2014/07/26 00:05
Ez dakit nik umetan, lau, bost, sei edo zazpi urte nituelarik, Iruñerik zenik ere ba ote nekien. Adin bereko nire bilobek, ordea, ondotxo dakite. "Arre arre mandoko" kanta, Osasuna futbol-taldea edo Pirinioetarako bidea tarteko, batere arrotz ez zaien herri-izena da Iruñea. Zer esanik aurreko asteburu luze samarrean bertatik bertara ibili ostean.
Sei gezur eta beste hainbat iruzur
Amatiño
2014/07/23 00:10
Orain hamarren bat urte luze, Bilboko zenbait auzotako aire-kalitatea eskas samarra zela-eta, honezkero politikagintzan jarraitzen ez duen politikariak galdetu zuen kezkaz: “Eta, orduan, zenbait industria itxiarazi beharko al ditugu?”. Eta datuak eskuartean zituen teknikariak erantzun zion: “Itxi, itxi… bai, baina ez industriak, trafikoa baino”. Inor ez zen ausartu, jakina.