Antzinako euskel musika
Euskel (Lazarragaren omenetan) Antiqua "kulturaren mundura zabaltzen den leiho berria da, iragan garaietako musika eta literatura biltzen dituena; eta aditzera ematen digu geruza 'kulturadun’ edo jasoaren eta herrikoiaren arteko bizikidetza; ‘antzinako’ deituriko musika, musika herrikoiaren berezko alaba dela agerian utziz."
XIV. mendetik XIX.ra bitarteko 23 eresi: gudu- eta aldarri-kantak, dantza-soinu, herri-lelo eta jauregi-koplak, eliz-abesti eta maitasun-poemak. Antxieta, Bizkargi eta Albeniz konpositoreak… Lazarraga, Etxepare eta Leizarraga idazleak… Txukun asko osatu eta landutako altxor paregabea, euskaraz, gaztelaniaz, latinez eta hebraieraz.
Grabazio ona, interprete hobeak, ez ohiko aurkezpen-liburuxka eta guzti, sei hizkuntzatan.
Harribitxi distiratsua.
CD azala
Oharra: Zortzigarren pieza, “Urruska fandangoa”. Euskal fandango herrikoia, antzinako erara, gitarraz eta kriskitinez (?) interpretatua. Gure Gregorio Santa Cruz zenak arrazoi, nonbait.
http://www.musicaantigua.com/[…]/