Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Egonkortasuna

Egonkortasuna

amat 2007/12/13 10:07
Egonkortasunak ez du prentsa onik. Are gutxiago l'enfant terriblearenak egitea honenbeste gustatzen zaigun Euskadi honetan. Hala ere, nere ilobek gerrarik gabeko hirugarren belaunaldia osatzen duten Europan, egonkortasuna da segurutik sekula izan diren iraultza historikoetarik handienetakoa.

Hainbatek besterik uste arren, egonkortasuna ez da betiko betikoek diru gehiago egin dezaten, ezta administrazio publikoak merkatuan eraginik ez dezan izan ere. Ez, egonkortasuna ez da kontserbatzailea, demokratikoa, soziala eta ekologikoa baino.

Egonkortasuna demokratikoa da, joko demokratikoaren fruitu delako, herri-ituna dakarrelako, gizabanakoen eskubideak eta askatasunak segurtatzen dituen bakarra delako.

Egonkortasuna soziala da, egonkortasunik ezak indartsuenaren legea behartsuenen kaltetan ezartzen duelako. Lanpostu-kalitatea, pentsio-segurtasuna, ekonomia-sendotasuna edota gizarte-elkartasuna egonkortasunaren ondorio direlako.

Eta egonkortasuna ekologikoa da, globalizazioaren "gutasunak" ingurumenaren defentsa areagotzen duelako; gure erantzukizuna "besteei" edo "gerokoei" leporatzeko tentaldia uxatzen digulako.

Argia, 2007.12.09

 

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: