Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Modeluaren arrakasta

Modeluaren arrakasta

amat 2007/11/27 09:49

Antoni Castells Bilbon izan dugu ekonomiaz eta politikaz berba egiten. Castells, Lluís Llach-en hainbat kantaren letragilea izateaz gainera, ekonomilaria da eta, hain zuzen ere, Kataluniako Ekonomia Sailburua.

Euskadi eta Kataluniaren ekonomiek sekulako gorakada egin dute azken hogei urteotan. 1986an, Europako Batasunean sartu ginenean, gure Barne Produktu Gordina Europar Batasuneko hamabost estatuen ehuneko 88 zen. Hau da, batez beste, hamabi puntu behetik. Orain, ostera, hemeretzi puntu goitik. Hau da, hogei urtean, hogeita hamaika puntuko gorakada egin dugu.

Castellsen ustez, nazioarteko lehiakortasuna ez da enpresen artean soilik jokatzen, baita lurraldeen artean ere. Eta Westfalia-Renania, Lonbardia edo Bavariaren ildotik, errejio europarren zerrendan goiari eusteko, hiru omen dira baldintzak.

Lehenik, azpiegitura onak. Esaterako, batetik, portuak, aireportuak, abiada handiko trenbidea eta merkantziak banatzeko garraio modernoak; bestetik, informazioa eta ezagutza abiatzeko komunikabide telematikoak; baita energia-azpiegiturak ere.

Bigarrenik, behar-beharrezkoak omen dira hiritarren prestakuntza eta trebakuntza segurtatuko dituzten hezkuntza-sistema ona eta unibertsitate-maila handia.

Eta, hirugarrenik, enpresa-sare errotua eta aurreratua, eta erabaki sakonak hartzeko ahalmen eta borondate politikoak.

Modelu honek funtzionatu egin du azken hogei urteotan Euskadin. Modeluaren arrakasta begi bistakoa da Europan zehar. Zenbaitek esan dezake nahiago lukeela beste modeluren bat. Bapo, baina esan dezala zein den alternatiba eta, hori bai, oso garrantzitsua gero, segurtatu diezaigula herritarroi, gutxienik, beste horrenbesteko arrakasta.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: