Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Urteroko iruzurrak

Urteroko iruzurrak

amat 2007/11/14 14:24

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak datorren urteko aurrekontu-proposamena aurkeztu du eta urteroko kritika berberak jaso. Zalantzarik ez gero Kultura Sailak behar hainbat kritika merezi duela, baina ez duena balio zera da: Urtero gezur berberak esan eta, gainera, urtero berriak balira bezala azaldu.

Hasteko, egia da, bai, aurten ere, Kultura Sailaren aurrekontuen erdia EITBk eramaten duela eta Hizkuntza Politikak, berriz, %20. Bai, egia ere bada, EiTBren aurrekontua %6 izango litzatekeela, eta Hizkuntza Politikarena %2, Hezkuntza Sailean edo baleude. Gehiegi ote?

Kultura Sailak kritika merezi du segurutik baina, hala ere, Espainiako Kultura Ministeritzarekin alderatzea iruzur hutsa da, RTVEren aurrekontuak eta bere zor historiko izugarria ez baitaude Kulturan, gaztelaniaren hizkuntza politika kudeatzen duen Cervantes Institutua ez dagoen bezalaxe.

Bai, Kultura Sailaren aurrekontuak hobegarri dira seguraski, baina ez dago Autonomi Erkidegoaren kultura-aurrekontuak Jaurlaritzaren aurrekontuen arabera neurtzerik soilik, hiru diputazioen kultura-aurrekontuak Jaurlaritzarenak baino handiagoak direla aipatzeke edota kultura-arloan gure udalen ahalmena ingurukoena baino handiagoa dela gogoratu barik.

Era berean, Kultura Sailak zinemagintzarako jarritako 8 milioi euroren aurrekontua ez da, ez, nahi beste izango, baina eskasia hau kritikatzeaz gainera ondo legoke salatzea espainiar gobernuak ez duela oraindik zine-eskuduntza transferitu eta, beraz, euskal hiritarrek birritan ordaintzen ditugula bertako zinearen aurrekontuak. Hau da, transferentziarik balitz 16 milioi euro izango genituzkeela diru-ahalegin berberaz.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: