Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gu guztion trena

Gu guztion trena

amat 2007/11/12 13:46

Herri-kontsulta dela eta, jakina da --aurretik akordiorik ez badago, behintzat-- Ibarretxe lehendakariak datorren ekainean baimena eskatuko diola Eusko Legebiltzarrari hurrengo udazkenean herri-kontsulta egiteko. Ezin oraindik jakin Ibarretxek baimen hori lortuko ote duen Legebiltzarraren aldetik baina, onenean ere, badirudi ez duela %56aren onespena baino gehiago lortuko. Ehunetik 56 hori asko edo gutxi den eztabaidagarri izan daiteke baina zalantzarik ez joko demokratikoaren arabera nahikoa dela. Eta kitto.

Hau egia izanik, egia ere bada Abiada Handiko Trenak Eusko Legebiltzarraren %86aren onespena duela. Baita Nafarroako Legebiltzarraren %86arena ere, hain justu. Eta, horretara, ezin besteko galdera zera da: zergatik herri-kontsulta egiteko aski da Gasteizko Legebiltzar soilaren %56a eta Abiada Handiko Trena egiteko ez da aski Hegoaldeko bi parlamentuen %86a?

Are gehiago. Nahiz eta Eusko Legebiltzarrak Abiada Handiko Trena erabaki, hor ari dira hainbat alkate adierazten, Parlamentuak besterik esan arren, eurak buru-belarri saiatuko direla –-tokian tokiko herritarren izenean-- Abiada Handiko Trena beraien herrietatik pasa ez dadin.

Bapo, bapo... Eta, era berean, Eusko Legebiltzarrak herri-kontsulta egitea erabaki arren, hainbat alkate hasiko balira esaten --tokian tokiko herriaren izenean jakina-- euren udaletan ez dela herri-kontsultarik egingo?

Segurutik alkateei ez dagokie euskal hiritar guztion herri-kontsultaz erabakitzea. Baina, gu guztion trenaz bai ala?

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal