Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Fantasiak

Fantasiak

amat 2007/11/08 18:15

Gaur goizean bide-bazterreko gasolindegian geratu naiz gasoila hartu ahal izateko. Aurrez aurre neska panpoxa, dotore asko uniformatua, gasolina zerbitzen. Atzekaldean jarri naiz, txintxo-txintxo, noiz nere txanda helduko.

Begiratzea merezi zuen neska, batere zalantzarik gabe. Orraztu berria, mototsa ondo asko jarria, belarri atzekaldeak tira-tira garbi eta neskato bihurriaren ile luzekina bekoki aurrean. Sama ingurutik hanka puntetaraino body beltz estu-mestua soinean eta gainean, berriz, gona motz-motz eta txaleko "Galesko printze" gorri-urdin bizi-biziak. Berna luze eta tenteak, nabarmen samar, eta ipurdia ere zurruna... antza. Etxera eramateko moduko horietakoa.

Nere kaxa pentsatu dut: "zelakoak egin behar gasolina saltzeko... mortalak eta bi gero. Nonbait autozerbitzua-sistemak ez du behar bezainbat funtzionatzen... berriro zerbitzu pertsonalizatuari ekin behar... eta gizakumeak erakartzeko hobe neska lirainak betozko iluneko mutilak baino. Hauxe marka! Martxa honetan Playboy conejito fashion modelu amerikarrera ítzuli beharko ote dugu?"

Eta zer pentsa neskaren egoerari buruz? "Horretan jarri beharra ere... ez dago nonbait lan-merkatua aukera handitarako. Hala ere, benetan duina al da horrela jantzi beharra? Lan-kontratuan izango al du aldez aurretik zehatz-mehatz ezarria? Horrelako baldintzarik jartzerik zilegi ote? Zortzi ordutan horrela... jakinean gizonezko guztien begiak gainetik kendu ezinda izango dituela... Horretarako ere ezpal berezikoa izan behar... edo premina besterik ez ote?"

Eta guzti honetaz pentsatzen ari nintzela, neskak mangera bere lekuan utzi, kutxa-leihatilera joan, bueltatu, autoan sartu eta alde egin du.

Eta nik, nere pelikula egiteari laga eta depositoa betetzeari ekin behar izan diot, kristoren errutinaz, ganorarik ezaz eta alferkeria handiz.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: