Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Emakumeak hobeak omen

Emakumeak hobeak omen

amat 2007/11/05 18:27

Enpresa-zuzendarien kongresua izan da Bilbon eta gizon eta emakumeen arteko buruzagitza aztertu. Baita eztabaida eragin ere, Daniel Innerarity filosofoak esan ostean, emakumeek euren alde darabiltzaten hainbat arrazoi kontra bihurtuko zaizkiela uste baino lehen.

Filosofo bilbotarraren ustez, emakumeak gizartearen erdia dira eta datu zehatz hau aski da, besterik gabe, gizartearen erdia ere emakumeen ardurapean lagatzeko. Innerarityren iritziz, zenbait emakumek euren defentsan azaltzen dituzten arrazoiak "emakumeen seigarren zentzumena, intuizioa, sentiberatasuna, harremanak, enpatia, sedukzioa etab." tranpa hutsak besterik ez omen dira, euren kontra bihurtuko direnak. Innerarityren ustez, eztabaidan dagoena ez omen da emakumeen gaitasuna, zor zaien jarrera demokratikoa baizik. Justizia kontua alegia, ez gaitasun kontua.

Hau entzun bezain laster, Espainiako Emakume Enpresari eta Zuzendarien ordezkariak lepora egin zion esanez, nahiz-eta filosofo handia izan igartzen zitzaiola, bai, gizonezkoa baino ez zela, eta Innerarityk berak besterik uste izan arren, garbi dagoela emakumeak gizonezkoak ez dituen baloreak eskaintzen dizkiola enpresa-zuzendaritzari.

Auskalo... Auskalo gero, nork duen arrazoia.

Ondo dago, bai, sexuen arteko parekotasuna aldarrikatzea, baina ez dakit ba nik zenbaiteraino sinesgarri ote den behin eta berriz berdintasuna aipatzea eta ondoren, berehala, gehitzea: "Eta, gainera, emakumeak hobeak gara".

Baina... norgehiagoka aritzea ez al zen ba matxismo merkea?

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: