Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Joan Baez

Joan Baez

amat 2007/10/16 08:18

Gaurkoan baloreen aldaketez hitzegin gura nuke eta, denok ulertzeko, onena, orain berrogeitaka urte Joan Baezek modan jarri zuen kanta gogoratzea da: El preso número 9. Badakizue, emaztea eta adiskide mina elkarrekin ohean aurkitu eta biak bertan hil zituen presoaren kanta: "Pero al mirar a su amor en brazos de su rival, ardió en su pecho el rencor y no se pudo aguantar". Batere damurik gabe, gainera: "Los maté, sí señor, y si vuelvo a nacer, yo los vuelvo a matar".

Aldaketa-garaiak ziren eta Joan Baez ez zen ganorabako txaplata. Joan Baez protesta-kantaren erregina zen, Bob Dylanen bikotea, eta Vietnamgo gerraren kontra, giza eskubideen alde eta indarkeria guztien aurka buru-belarri jardun zuen.

Berrogei urte geroago, matxismoa ez dago modan, eta emaztea beste norbaitekin joanez gero, senar zentzudunak egin beharreko galdera ez da noiz edo norekin alde egin ote duen emazteak, zergatik baizik. Ez, matxismoa ez dago modan, militarismoa, tolerantziarik eza eta inor hiltzea modan ez dauden bezala.

Gaur egun gizartean dugun hainbat balore --feminismoa, berdintasuna, antimilitarismoa, indarkeriarik eza, bakea, bizitzaren balioa-- orain berrogei urteko mugimendu hippyari zor diogu eta, oraindik ere, matxismoaren, militarismoaren, indarkeriaren eta inor hiltzearen balore terapeutikoa defenditzeko gertu daudenek Joan Baezen aurreko gizarte tradizional eta zaharkituan jarraitzen dute. Aurrerakoiak izan beharraren beharrez, zaharrak baino zaharragoak dira. Heldu aurretik, nagusitu aurretik, ezer gutxi ezagutu aurretik...  gazte zahar zaharrak.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: