Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Sarkozyren pastorala

Sarkozyren pastorala

amat 2007/09/24 15:25

Hona non Frantziako presidenteak proposatu duen jubilazio bereziak kentzea, funtzionarioen kopurua murriztea eta, lan-eskaintzak izan arren paroa kobratzen jarraitu nahi dutenei, laguntzak ukatzea. Frantziak erabateko iraultza behar omen du.

Kristoren iraultza da, bai, nonahi, funtzionarioen eskubideak eztabaidatzen hastea baina, zer esanik ez gero Frantzian, bertako administrazio publikoaren zutabeak XVII. mendeko kolbertismoan oinarritzen baitira. Nolabait esateko, hego Euskal Herriko funtzionarioen ajeak eta eskubideak orain 30 urtekoak baino ez diren artean, Parisko funtzionarioenak, aldiz, orain 350 urtekoak dira. Atera, atera kontuak.

Berehala etorri dira sindikatuen kritikak eta greba-mehatxuak, Sarkozy presidente kontserbadoreak langileek historian zehar irabazitako eskubideak nahi dituela-eta auzitan jarri. Seguru asko arrazoi dute Sarkozyren aldatu nahia salatzerakoan, baina ezin izango diote behintzat kontserbadorea denik leporatu, ez baitu hain zuzen ere funtzionarioen eskubideak kontserbatu nahi.

Hasi ere, ez gara orain hasiko Frantziako sindikatuen progresismoa ukatzen baina... zenbateraino da aurrerakoia lau beharginetatik bat funtzionarioa den sistemari eutsi gura izatea?

Bistan da gero mundua zailtzen ari zaiguna. Zuberoako pastoraletan denok genekien nortzuk ziren urdinak eta zeintzuk, berriz, gorriak. Orain, ostera, antzezlariak oholtza gainean agertu aurretik gidoia irakurri beharra dago, nor zein den eta zer nahi duen ulertzeko.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: