Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zapatero, harri eta zur

Zapatero, harri eta zur

amat 2007/09/16 20:49

Zapatero harri eta zur dugu. Ez omen du ulertzen zer arraio gertatzen ari den bere erreinuan. Luis Maria Anson espainiar sutsuak azaldu behar izan dio politikagintzan ez dela aski itxurak betetzea; horrez gainera, egin ere egin egin behar dela.

Talante sozialistaren argimutilari argitu behar izan diote zail samarra dela mugaldeko abertzaleekin konpondu nahi izatea eta, tartean, Katalunian hauteskundeak irabazi zituena oposiziora bidali eta Nafarroako gobernua erabakitzerakoan andaluziarrei hitza eman.

Larunbatean, Josu Jon Imaz, Artur Mas eta Anxo Quintana buruzagiek gogoratu zioten Zapatero harrituari, espainiar estatua egituratzeko beste modurik badela eta, hain zuzen ere, Galeuscat osatzen duten hiru alderdi abertzaleak gertu daudela estatuaren hizkuntza-, kultura- eta nazio-aniztasuna gogoan izango lukeen egitasmoa elkarrekin adosteko, Bartzelonako Adierazpenaren (1998) ildotik.

Hemen, gure artean, zenbait harrituko da pentsatzen zertara ote datorren orain Galeuscat eta Bartzelonako Adierazpena bezalako txikikerien defentsa egitea, euskaldunok kontsulta, erabaki ahalmena eta horrelako aldarri handi-mandietan murgilduta gauden honetan.

Horrelakoei gogoratu beharko zaie: 1. Galeuscat 1933an sortu zela. 2. Bartzelonako Adierazpena ez zutela Imaz, Mas eta Quintana kaskarinek sinatu, Arzalluz, Beiras eta Pujol superguayek baino. 3. EBBk hurrengo lau urteetarako adostu berri duen txosten politikoak bere egiten dituela Galeuscat eta Bartzelonako Adierazpena.

Segurutik bide luzea ez da azkarrena baina, garai onetako Arzalluzek esan bezala, edozein mendigoizalek daki gailurrera heltzeko aldatzik zuzenena ez dela sekula aukerakoena.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: