Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Diada

Diada

amat 2007/09/12 10:55

Gaur Diada eguna ospatzen da hemen, Katalunian. Hau da, Kataluniako Aberri Eguna edo. Ospatu esan dut baina, ospatu esan beharrean, gogoratu esan beharko nuke, jatorriz egun tristea da-eta katalanentzat. Gaur bezalako egunean, 1714 urtean, errege borboien armada Bartzelonan sartu eta Kataluniako Konstituzioa, Generalitatea eta Legebiltzarra indargabetu zituen.

Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko eskumen ezberdinak aipatzerakoan jende askok ez daki zergatik, adibidez, Hegoaldeko lau euskal lurraldeetan burujabetza fiskala dugun eta Katalunian, ordea, Madrilgo gobernua arduratzen den zergak biltzeaz. Ba... erantzuna, orain berrehun urteko gerra hartan dago.

Dinastia biren arteko gerra izan zen. Batetik Austriako habsburgarrak eta bestetik Frantziako borboiak. Katalanek habsburgarren alde egin zuten eta euskaldunok, berriz, borboien zale. Gerra borboiek irabazi zuten eta, hartara, katalanek gerra galdu eta euskaldunek irabazi. Behar bada, euskaldunok irabazten asmatu dugun gerrarik bakarrenetakoa. Eta, nonbait, merezi izan zuena, gerra haren errentaz jarraitzen dugu-eta oraindik ere.

Inor ez da gaur gogoratzen Kataluniak lege zaharrik izan zuenik ere. Euskal lege historikoak, ostera, Espainiako Konstituzioan aipatzen dira. Euskal foruak ez dira antzinako kontuak, oraindik ere indarrean dauden herri-eskubideak baizik. Eta ez dira eskubide sinboliko hutsak, gure eguneroko ahalmen eta bizimoduaren atzekaldean dauden oinarriak baino.

Bartzelonatik, agur t'erdi.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: