Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Joño... Eskozia!

Joño... Eskozia!

amat 2007/08/26 20:45
Alex Salmond lehen ministroak hilaren 14an. aurkeztu du Eskoziaren marku politikoa aldatzeko Liburu Zuria. Hiru omen, 2010 urteko erreferendumean erabaki beharreko aukerak: oraingo autonomia mailari eutsi, autogobernua areagotu ala independentzia.

Eskoziako Alderdi Abertzalearen proposamen honek bazterrak astindu ditu eta gure arteko zenbaitek Eskozia deskubritu. Hona non konturatu garen 40 urteko gatazka ostean eta 3.500 hildakoren bueltan Eskoziak Ipar Irlandak baino burujabetza gehiago lortu duen... bape tirorik bota barik.

Bai, Eskozia darabilgu orain hitzetik hortzera eredu berritzat, baina beldur naiz ez ari ote garen oraingoan ere diagnostiko okerra egiten. Izan ere, Eskozia dela eta ez dela, zenbaitek berehala ekin dio eragozpen denak Espainiako gobernuaren bizkar jartzeari, guk geuk etxeko lan guztiak eginak bagenitu bezala.

Ondo dago Londresen espanturik eza txalotzea eta Madrilgo zarata eta abarra salatzea baina, aldi berean, komeni ere komeniko litzateke geure egoera aztertzea... Euskal Erkidegoan eta Nafarroan honez gero dugu-eta Eskoziak baino autogobernu gehiago eta gurean bai baitago oraindik armetan jarria jarraitzen duenik edota hauteskundeak irabazi beharrik gabeko erabaki politikoak indarrez eskatzen dituenik.

Ondo dago behingoz konturatzea Ipar Irlandak zer ikusi gehiago zuela Nafarroarekin Euskal Herri osoarekin baino, eta Ian Paisley (UPN) eta Gerry Adams (ETA-Batasuna) gobernu berean biltzeko ez zegoela 40 urte tiroka jardun beharrik. Ondo dago, bai, orain Eskoziaren eredua aldarrikatzea, baina eskoziarren kit hori oso-osorik hartu behar da, ez komeni zaigun zatian bakarrik. Eta armabako joko demokratiko hutsa ez da anekdota soila, oinarrizko datua baino.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: