Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zergatik?

Zergatik?

amat 2007/07/24 14:15

Eman emate aldera demagun, esaterako, adibidea besterik ez da, jeltzaleak, sozialistak eta batasunekoak biltzen direla eta, Euskal Autonomi Erkidegoan herri-kontsulta egitea adostu ondoren, sozialistek baldintza bakarra jartzen dutela: Herri-kontsulta bai, baina Eusko Alderdi Jeltzaleak kontrako kanpaina eginez gero; hau da, aldez aurretik ezezko botoa eskatzera konprometitzen baldin bada.

Eman ere eman dezagun aldi berean, beste adibide bat besterik ez da, jeltzaleak, sozialistak eta batasunekoak biltzen direla eta zenbait urte barru Hegoalde osoarentzako erakunde bateraturen bat erreferendumean erabakitzea adostu ondoren, batasunekoek baldintza bakarra jartzen dutela: Erreferenduma bai, baina Nafarroako Alderdi Sozialistak aldeko kanpaina eginez gero; hau da, aldez aurretik baiezko botoa eskatzera konprometitzen baldin bada.

Denok ulertzen dugu Eusko Alderdi Jeltzaleari ezin zaiola eskatu herri-kontsultan ezezko botoaren aldeko kanpaina egitea, trukean mortalak eta bi eskaini arren. Eta Nafarroako Alderdi Sozialista behartu al daiteke, bakearen truke, Hegoaldearentzako erakunde bateratuaren aldeko kanpaina egitera? Zergatik?

Ulertu nahi duenak uler dezala.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: