Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Emakume arriskutsuak

Emakume arriskutsuak

amat 2007/07/15 11:40

Zertan ziren antzeko Akitaniako Nora erregina, Madame Pompadour markesa eta Marilyn Monroe aktoresa? Ba… arriskutsuak izan omen ziren. Bai, arriskutsuak. Baina arriskutsuak... zertan? Gerran, modan ala ohean? Ez, ez, irakurtzen besterik ez.

“Las mujeres, que leen, son peligrosas” (Stefan Bollman, 2007) liburuak Erdi Arotik hona mendebaldeko arte-erretratuetan irakurtzen azaltzen diren emakumeak aztertzen ditu eta azken bostehun urteotan emakumeen irakurzaletasunak izan duen nondik norakoaren berri eman.

Luis Vives espainiar humanistak (?) aholku zehatza eman zien bere garaiko aitei eta senarrei, euren alaben eta emazteen irakurgaiak kontrolatu zitzaten: “Las mujeres no deben seguir su propio juicio… dado que tienen poco”. Geroztik bide luzea egin dute emakumeek, gaur egungo irakurleen %80 andrazkoak dira-eta. Orain edozein irakaslek daki neskatoek mutikoek baino gehiago irakurtzen dutela eta neskeei mutilei baino gehiago interesatzen zaizkiela besteen historiak.

Ilustrazioaren menderarte, ordea, irakurketaren helburua ikastea edo informatzea zen, ez plazerra. Eta, harrigarri iruditu arren, irakurketa ez da beti isilean egin izan, ingurukoei ere kontatze aldera moduan baino. Hau guztia gutxi bailitzan, ohean irakurtzeko aztura emakumeak asmatu omen zuen. Horretara... emakumea, isilpeko irakurgaiak, plazerra, ohea… XVIII. mendeko gizarteak mortalak eta bi eztabaidatu behar izan zituen inork kontrolatubako emakume irakurzaleen moralaz.

Gaur eta hemen, irakurtzen duten emakumeak arriskutsuak al dira? Behar bada, bai. Baina, ni behintzat, batere irakurtzen ez dutenek gehiago beldurtzen naute, emakumeak nahiz gizonezkoak izan.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: