Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kirtenkeriak

Kirtenkeriak

amat 2007/06/17 13:13

Gipuzkoako Foru Aldundiak lehendakari zaharrari eskainitako omenaldia dela-eta, gogoratzen naiz orain 30 urte Leizaolaren artikulu bat jaso genuela egunkari honetan eta neuk esan niola Felix Garcia Olano iritzi-arduradunari: “¡Qué analfabeto, no escribe en euskera batua!” Kirtenkeria hutsa. Giro kirten haren lekuko.

Gero jakin nuen, ordea, analfabeto hura nik ez nuen heziketa eta kulturaren jabe zela, nik sekula gainditu gabeko oposizioak gainditurik zituela, nik inoiz egingo ez nituen idazlanen egile eta ekintzen sortzaile zela eta, gainera, bere euskera nerea baino jatorragoa zela. Baina, hori bai, kultura-muga euskera batuan jarriez gero, Euzko Pizkundearen eragile eta Jaurlaritzaren Kultura eta Justizia sailburu izandakoa analfabeto hutsa zen, Antonio M. Labaien, Jokin Zaitegi edo Augustin Zubikaray idazleak analfabetuak izan zitezkeen bezala, jakina.

Dena muga non jartzen dugunaren arabera da. Jeltzaleen muga “Comunión” eta “Aberri”ren artean jarriko bagenu, esaterako, Leizaola bera ezezik, Agirre, Irujo, Landaburu eta Ajuriaguerra ere ez lirateke erabateko jeltzaleak izango, ez eta, segurutik, Uzturre, Sudupe eta Arzalluz ere. Kirtenkeria.

Euskal herritartasunaren muga abertzale diren eta direnen artean jarriez gero, berriz, onartu beharko Euskal Erkidegoko erdiak, Nafarroako bi heren eta Iparraldeko %90 inguru ez direla euskal herritarrak. Kirtenkeria.

Eta, era berean, egiazko abertzaletasuna eta erdipurdikoaren arteko muga armen erabilpena onartzen duten eta ez dutenen artean jarriko bagenu, lau katu baino ez lirateke benetako abertzale izango. Kirtenkeria.

Nik 30 urte behar izan ditut neure kirtenkeria aitortzeko... Ez, beraz, itxaropenik galdu.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: