Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Errealitatea eta itxaropena

Errealitatea eta itxaropena

amat 2007/06/12 11:02

Eskuin olatuak Frantzian izan duen indarra ikusi ostean, hainbatek esango du ideologiarenak egin duela eta besteren batek, berriz, ezkerraren eta eskuinaren arteko aldea modaz kanpo dagoela. Baina, segurutik, bada beste hirugarren aukeraren bat ere, hau da: ezkerrak eta eskuinak elkarrengandik gero eta gehiago hurreratzeaz gainera, elkarren premina dutela.

Ez da beti horrela izan. Orain berrogei urte, 1968ko Parisko maiatzaren garaietan edo, ezkerra eta eskuinaren arteko amildegia mortala zen gero. Eskuinak zein ezkerrak biek maite omen zituzten, jakina, ordena eta justizia, baina bietarik bat aukeratzekotan, eskuinak ordena zuen gurago eta ezkerrak, aldiz, justizia. Giro hartan denok edo ia gehienok ginen ezker samarrekoak, ordena lartxo baitzegoen eta justizia, aldiz, dezente urri.

Orain, berriz --eta Frantziako hauteskundeei begiratu besterik ez dago--, ezkerra eta eskuinaren arteko diferentzia itxaropena eta errealitatearen artekoa da. Eskuina errealitatearen ispilu da eta ezkerra, aldiz, itxaropenaren ikur. Zentzu honetan bistakoa da Frantzian errealitateak irabazi duela.

Baina, zer gerta ere, onartu beharko, ordea, biak behar ditugula. Errealitateaz jabetzea ondo dago, baina eskuinaren errealitea etsipen latza baino ez da itxaropenik gabe. Aldi berean, itxaropena behar-beharrezkoa izan arren, ezkerraren itxaropena engainu hutsa besterik ez da errealitatea gogoan hartzen ez badu. Beste modu batez esanda, eskuina eta ezkerra ez direla elkarren etsai, elkarren osagai baino. Aurrera egingo badugu biak behar baititugu, alegia: errealitatea eta itxaropena.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: