Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Trenbidea

Trenbidea

amat 2007/06/10 12:40

Orain 30 urte, frankismoaren ostean sortutako demokraziarekin batera, urtetan gordeta egondako aldarrikapenak ernaldu ziren. Haietako bat euskal komunikabide-azpiegitura izan zen.

Ez dihardut gero etorriko ziren EiTB edo Euskaltel bezalako egitasmoez, aurretiko azpiegitura fisikoez baino. Hau da, euskal poliziak, telebistak edo telefonikak behar izango zituzten komunikazio-sareez. Monopolioetatik gentozen, komunikazio-sistemak Estatuarenak ziren eta, adibidez, zailena ez zen telebista-programak egitea, etxez etxe zabaltzea baino. Aldi hartan uste genuen burujabetza azpiegituretan zegoela.

Baina hamar urte geroago historiak besterik frogatu zigun. Franco hil aurretik Estatu Batuetan normala zen liberalizazioa Europara heldu zen lehenik eta espainiar estatura gero. Horrela, 1982an EiTBk bere sarea eraiki behar izan arren, 1990eko hamarkadan sortutako telebista pribatuek ez zuten euren sarerik behar izan gure etxeetaraino heltzeko.

Antzerakoa gertatzen ari da, orain, Eusko Trenak Bilbo-Durango trenbidearen 125. urteurrena ospatu duen honetan. Eusko Trenen trenbidea eta trena enpresa berberarenak dira sortzez, baina hori ez da modelu homologagarria. Abiada Handiko Trena dela eta, esaterako, eraikitzen ari dena ez da euskal trena, nazioarteko trenbidea baino, Europako sare barruan sartuko gaituena.

Trenbide horretatik pasatuko dira abiada handiko trenak eta ez hain handikoak; bidaiarienak eta merkantzietakoak; EuskoTren, Renfe, SNCF eta gainerakoak; Paristik Lisboarako trenak eta Bilbotik Iruñerakoak. Trenbidea nazioartekoa izango da eta trenak, berriz, eskabideak eskatzen dituenak. Aireportuak eta hegazkinak bezalaxe.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: