Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zebra-pasagunea

Zebra-pasagunea

amat 2007/06/03 10:52

Zorionak hauteskundeetan zinegotzi atera direnei. Eta zorionak, ez igandean zinegotzi izateko lain boto eskuratzeagatik, hainbat hilabete lehenago zerrendetan agertzeko erakutsi zuten ausardiagatik baino. Ausardia, konpromisoa, eskuzabaltasuna edota animo handia behar baita gure herririk gehienetan hutsaren truke zinegotzitan aritzeko.

Zinegotzi-lana da, behar bada, kargu politikoetarik zailena, eskergena eta gozakaitzena. Politikoa izatea ez da segurutik egungo gazteek gehien amesten duten lanpostua baina, txarrenean ere, politikagintzan, beste edozein esparrutan bezala, mailak daude eta arratsaldeko zazpiak arte tailerrean, dendan edo bulegoan jardun ostean udaletxera joan beharra ez da, ez, aukerarik erosoena.

Zinegotzi-postua da batere zalantzarik gabe hiritar-eskolarik onena. Hiritar guztiek izan beharko lukete, gutxienik lau urtez, euren udaleko zinegotzi.

Administrazio Publikoa zebra-pasagunea bezalaxe da. Beti autoan dabilenak ahaztu egin dezake oinezkoaren ikuspegia, baina sekula autorik hartu ez duenak ez du zebra-pasagunearen funtzio bikoitza ezagutuko.

Hitz egiteko ezagutu egin behar da. Eta ikuspegi biak ezagutzea komeni, gainera.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: